Gaur bildu da Donostian Burdinaren Bidea Elkartearen batzar orokorra, aurten gainera Chillida Leku aurkeztu da kide berri bezala

Gaur, eguerdiko 12etan, Pirinioetako Burdinaren Bidea Elkartearen urteko batzar orokorra egin da, elkartearen jardueren jarraipena egiteko eta 2020ko programa aztertzeko. Bazkide berrien onarpena ere aztergai izan da, hala nola Chillida Leku Museoarena. Batzar Orokorraren aurretik, Elkartearen Zuzendaritza Batzordea bildu da.
Sareak bultzatutako lehen jardueraren xedea izan da leku horietako bakoitzeko azpiegiturak hobetzea, kalitatezko zerbitzuak dituen Bide bat sortzeko. «Une honetan aukera dago bide osoa egiteko eta industriarekin lotutako kultur ondare handia ezagutzeko, besteak beste, meategiak, burdinolak, langileen habitata eta abar ezagutzeko, baita jardueretan parte hartzeko eta aurrez aurreko erakustaldiak ikusteko ere», adierazi du Itxasok.
Gaur, eguerdiko 12etan, Pirinioetako Burdinaren Bidea Elkartearen urteko batzar orokorra egin da, elkartearen jardueren jarraipena egiteko eta 2020ko programa aztertzeko. Bazkide berrien onarpena ere aztergai izan da, hala nola Chillida Leku Museoarena. Batzar Orokorraren aurretik, Elkartearen Zuzendaritza Batzordea bildu da.
Elkarteko kide diren Mutiloa eta Zerain udalerriak zoriondu eta nabarmendu dituzte, Estatuko Gobernutik diru laguntza garrantzitsuak eskuratu dituztelako, burdinaren ondarea bere adierazpen diferenteetan ikertu eta hedatzeko proiektuak garatzen jarraitzeko.
Burdinaren bidea Europako Kultur Ibilbide gisa aitortuta dago. Bidea kudeatzeko, izen bera daraman elkartea eratu zen 2018an. Bertako kide dira Andorra, Akitania, Katalunia eta Gipuzkoako lurraldeetan burdinaren ondarearekin zerikusia duten zentroak eta museoak.
Elkartearen zeregina da burdinaren kulturari eta tradizioari buruzko ikerketa, kontserbazio eta zabalkunde lana egitea bi helbururekin, batetik, balioan jartzeko burdinarekin eta siderurgia jarduerarekin, meategiekin, burdinolekin, artxiboekin eta arkitekturarekin lotutako ondarea eta kultura, eta, bestetik, ahalik eta baliabide kopuru handiena kokatzeko Europako ibilbide baten barruan.
Gipuzkoan burdinarekin lotutako kultur ondare handia dago. Baliabide horietako asko Elkartean ordezkatuta daude: Agorregiko burdinola eta Arditurriko meatze-barrutia (Gipuzkoako Foru Aldundia), Mirandaolako burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa (Lenbur Fundazioa), Igartza gunea (Beasaingo Udala), Zeraingo Kultur Parkea (Zeraingo Udala), Ormaiztegiko zubia (Ormaiztegiko Udala), Mutiloako meatze gunea (Mutiloako Udala), Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa (Makina Erremintaren Museoaren Fundazioa), Eibarko Armagintza Museoa (Eibarko Udala). Duela gutxi bazkide berriak sartu dira elkartean: Errenteriako Udala (Fanderia), Bidasoa Bizirik (Irugurutzetako labeak) eta Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa (Eusko Jaurlaritza).
Sarearen helburu orokorrak honako hauek dira: Pirinioetako burdinari eta bere erabilerari buruzko ikerketak egitea, mugaz gaindiko lankidetza sustatzea, kultura turismoko produktuak sortzea, eta garapen ekonomikoko eta sozialeko produktuak sortzea. Itxasoren iritziz, «Burdinaren Bideak balioan jartzen du Gipuzkoako ondare historiko handi bat eta Europako kultur ibilbide gisa aitortzen du».
1810