Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaur ere ez da kasu positibo berririk atzeman, eta hiru egoiliar gehiagok gainditu dute gaixotasuna

Gaur ere ez da kasu positibo berririk atzeman, eta hiru egoiliar gehiagok gainditu dute gaixotasuna

Bederatzigarren egunez jarraian, Covid-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin adinekoen egoitzetan.

Gipuzkoako foru bozeramaile den Eider Mendozak lurraldeko egoitzei buruzko azken ordua eguneratu du eta, esan duenez, Covid-19 gaitzak ez du heriotzarik eragin bederatzigarren egunez jarraian. Gogoratu duenez, egoitza sarea 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen dute. Kasu positibo berririk ere ez da atzeman, eta hiru lagun gehiagok jaso dute medikuen alta Aretxabaletako GSR Debagoiena (2) eta Arrasateko Iturbide (1) egoitzetan.

          Guztira, 367 egoiliarrek gainditu dute jada gaixotasuna, egoitzetan gaitza jasan duten guztien %65,3; 167 zendu dira, positibo emandakoen %29,7; eta 28 lagunek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute, hau da, %5. Azken hauek lurraldeko lau egoitza ezberdinetan daude.

          Orain arte, 12 dira birusa atzean uztea lortu duten egoitzak, eta gaur egun kasu positiborik ez dutenak: Tolosako Irurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao eta Eskoriatzako Jose Arana.

  

1626