Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, haur eta nerabeen hezkuntzarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa berretsi du TREBA Gurasoak ekimenaren bitartez
Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, haur eta nerabeen hezkuntzarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa berretsi du TREBA Gurasoak ekimenaren bitartez
Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin lankidetzan, haur eta nerabeen hezkuntzarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa berretsi du TREBA Gurasoak ekimenaren bitartez
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin batera, TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa aurkeztu du Hondarribian. Edizio hau otsailaren 22tik maiatzaren 8ra bitartean egingo da, eta, guztira, hiru hitzaldi eta tailer izango ditu, gaur egun garrantzitsuak diren gaiak lantzeko diseinatuak, hala nola osasun mentala eta pantailen erabilera, familiei eragiten dieten kezkak.
Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua, Igor Enparan, Hondarribiko alkatearekin eta Isaac Palencia, Gazteriako zuzendaria
Goizane Álvarez Gazteriako diputatuak, Igor Enparan Hondarribiko alkateak eta Isaac Palencia Gazteriako Foru zuzendariak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean udaletxean, eta bertan, datorren hilabeteetako programazioa aurkeztu dute. Alvarezek nabarmendu duenez, "gurasoei laguntza eta orientazioa emateko prestakuntza-ekimen bat abiarazi dugu, aitortu beharra baitaukagu inor ez dela jaiotzen seme-alabak nola hezi behar diren jakinda". Ildo horretan, azpimarratu du oso garrantzitsua dela "ingurune seguruak eta babesleak" sortzea ongizate emozionala sustatzeko, garapen integrala bultzatzeko eta harreman osasungarriak izateko.
Álvarezek bere "esker ona" adierazi nahi izan dio Hondarribiko Udalari edizio honetan parte hartzeagatik; izan ere, hasiera-hasieratik bat egin du proiektuarekin hiru hitzaldi eta tailer eskainiz. Diputatuaren ustez, horrela babesa ematen zaio lurraldean erabat finkatuta dagoen programa bati.
Ekimenaren helburua da haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoei berdintasunean oinarritutako errespetuzko eta afektuzko hazkuntzan prestakuntza emanez. Programazioak sentsibilizazioko eta hausnarketako hitzaldiak barne hartzen ditu, parte-hartzaileak inspiratzeko eta motibatzeko. Tailerrek teoria eta praktika uztartuko dituzte, eta oinarrizko ezagutzak landuko dituzte arazoak konpontzeko gaitasunak eta moduak garatzeko, baita nerabeek Internet arduraz erabiltzeko estrategiak ere.
TREBA Gurasoak
TREBA Gurasoak ekimenak tresna arin eta eraginkorra izan nahi du guraso izateko garrantzitsuak diren ezagutzak lurralde osoan transmititzeko, hainbat eragileren lankidetzaren bitartez. Berdintasuna ardatz duen errespetuzko eta afektibitatezko hazkuntzan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat da. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzen ditu; errutinetan eta ohituretan egituratutako heziketa ingurune bat sortzen du; estimulazioa, babesa eta ikasteko aukerak eskaintzen ditu; haurren eta nerabeen lorpenak eta gaitasunak aintzatesten ditu, eta laguntza ematen die haien eguneroko bizitzan.
Sortu zenetik, programak oso harrera ona izan zuen hezkuntzako profesionalen, gurasoen eta udalen aldetik. Urrian itxi zen lehen epea, eta lurraldeko 65 udalerriren eskaerak jaso ziren, guztira 218 hitzaldi eta tailer egiteko. Horiek azaroan hasi eta ekainera arte luzatuko den programazioan txertatu dira.
Harrera ona izan duenez, Gazteria Departamentuak eta Gipuzkoako udalek TREBA Gurasoak ekimenaren programazioa zabaldu dute, edizio berri honetan 134 hitzaldi gehituz, hau da, 2022-2023ko datuekin alderatuta, 30 hitzaldi gehiago.
Hondarribiko hitzaldiak eta tailerrak
TITULUA |
TREBATZAILEA |
EGUNA |
LEKUA |
ORDUA |
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu. |
Rakel Gamito |
Otsailak 22 |
Hondarribiko Kultur etxean |
17:30 |
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu. |
Rakel Gamito |
Otsailak 29 |
Hondarribiko Kultur etxean |
17:30 |
Osasun mentala eta nerabeak |
Estibaliz Ansotegi |
Martxoak 18 |
|
17:30 |
Haurren eta nerabeen emozioak lagunduz: nola zaindu seme-alaben emozioak. |
Donna Apellaniz |
Maiatzak 8 |
|
|
Informazio gehiagorako: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak/2023-2024-agenda
1047