Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gazteria sailak kanpaina bat abiarazi du sharenting-ari buruz sentsibilizatzeko

Gazteria sailak kanpaina bat abiarazi du sharenting-ari buruz sentsibilizatzeko

Ingelesetik datorren termino hori "to share" (partekatzea) eta "parenting" (hazkuntza) aditzen elkartzetik sortzen da, eta fenomeno berri bat definitzeko erabiltzen da. Fenomeno horretan, gurasoek beren seme-alaben edukiak (argazkiak, bideoak) argitaratzen dituzte sare sozialetan, segurtasun eta pribatutasun gutxirekin.

2019/11/21

Atzo, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Egun horretan, 1989an onartutako Haurren Eskubideen Konbentzioaren sinadura gogoratzen da.  Itun horrek haurren ongizatea sustatzeko eta babesteko tresna gisa balio izan du.

Aurten, Gazteria Departamentua "Like umeen zibersegurtasunari" kanpaina egingo du, "Nik ere badut ezer esana" lelopean, UNICEFen laguntzarekin.

Denis Itxaso, Gazteriako diputatua: "Gazteria Departamentuak UNICEFekin elkarlanean abian jarri duen kanpaina honekin, gurasoak sentsibilizatu nahi ditugu beren seme-alaben gehiegizko esposizioak sare sozialetan izan ditzakeen ondorioez. Gurasoak jakin beharko lukete seme-alaben argazkiak partekatuz, hauen arrasto digitala uzten dugula Interneten. Oraindik ez gara jabetzen ze ondorio ekar ditzaken Sharenting-ak, eta noren eskuetan geratzen den argazki edo bideo hauek.”

 

SHARENTING (share + parenting = sharenting)

Sharenting delakoa gurasoen artean gero eta ohikoagoa den praktika da, eta sare sozialetan euren seme-alabei buruzko argazkiak, bideoak edo beste edozein informazio mota argitaratzean datza.  Lehen ekografiak, lehen urratsak, urtebetetze jaiak, oporrak, lehen hortzen erorketa, eskola jaialdiak, etab. Haur baten bizitzako edozein gertakari edo datu garrantzitsu Interneten partekatu dezakete guraso batzuek.

Baina gehiegizko esposizio horrek, gehienetan haurraren baimen espliziturik gabe gertatzen denak, hainbat arrisku ekar ditzake, hala nola ziberjazarpena, grooming-a, nortasunaren ordezkapena, datuen lapurreta edo Internetekin lotutako beste delitu batzuk.

Estatistiken arabera, sei hilabete betetzean, haurtxoen % 81ek dagoeneko badu presentzia Interneten, eta bere bizitzako lehen bost urteetan 1.000 argazki egongo dira sarean.  Gainera, bi urtetik beherako haurren % 5ek gurasoek sortutako profil bat du sare sozialetan, eta kopuru hori handitu egiten da adina gora joan ahala.

Kanpaina sare sozialetan, lurraldebuseko pantailetan eta abarretan garatuko da, eta helburu izango du haurrek beren irudirako duten eskubideari eta gainesposizio digitalak ekar ditzakeen arriskuei buruzko hausnarketa eta kontzientzia piztea.  Maximalismoetan sartu gabe, ulertzea praktika hori ez dela kaltegabea eta kontuz ibili beharra dagoela.

 

Hemen beheko estekan daukazute kanpainaren dekalogoa:

https://multimedia.gipuzkoa.eus/media/event/11537560/Euskaraz-comprimido.pdf

 

 

  

1785