Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Gazteria Zuzendaritzak bihar irekiko du Udalekuak eta Gazte Oporraldiak 2025 udako programetan izena emateko epea

Gazteria Zuzendaritzak bihar irekiko du Udalekuak eta Gazte Oporraldiak 2025 udako programetan izena emateko epea

Gipuzkoak 1.381 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa apirilaren 3an egingo da.

2025/03/17
Gazteria

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Udalekuak 2025 eta Gazte Oporraldiak 2025 udako programetan parte hartzeko deialdia zabaldu duela iragarri du. 7-13 urteko eta 14-17 urteko adingabeentzat dira, hurrenez hurren. Jarduera horien helburua da Gipuzkoako haur eta gazteei aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera ematea, naturarekin harremanetan, uztailaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean. Izena emateko epea bihar hasiko da, martxoak 18, eta hilaren 28ra arte luzatuko da.


Isaac Palencia, Gazteriako zuzendariak adierazi duenez, "bi programak hiru hamarkada inguru daramatzate garatzen, eta Gipuzkoako milaka gaztek gozatu dute ekimen honekin. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu adingabeei garapen pertsonal eta kolektiborako espazio bat ematen jarraitzea, euskararen erabilera, errespetuzko bizikidetza eta genero-berdintasuna sustatzeko ".


Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin eta Estatuko beste erakunde batzuekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalekuak 2025 kanpaina aurkeztu du gaur goizean Bilbon. 4.112 plaza eskaintzen dira hiru lurraldeetan. Zehazki, Gipuzkoak 1.010 plaza eskaintzen ditu (970 euskal eskaintza orokorrean, eta 40 gipuzkoarrei bakarrik); Arabak 1.628 eta Bizkaiak 1.514. Programa honetan parte hartu ahal izango duten haurrak 7-13 urte bitartekoak izango dira, eta hiru azpitaldetan banatuko dira: 7-8 urte, 9-11 urte eta 12-13 urte. Jarduerak 7 eguneko txandetan egingo dira, 2025eko uztailaren 1etik 29ra bitartean.

Horrela, 15 instalazio eskainiko dira:

  • Gipuzkoan: Txurruka (Orio); Zarautz Juan Sebastian Elcano (Hondarribia); Abaraxka (Azkoitia); Irisarriland (Igantzi – Navarra).
  • Araban: Zuhatza (Vitoria-Gasteiz); Barria (Barria Narvaja); Espejo.
  • Bizkaian: la Arboleda (Trapagaran); Gorliz; Lurraska (Ajangiz); Meakaur (Morga); Lapurreketa (Dima); Kattalin (Legasa-Nafarroa) y un sexto aún por definir.

Bestalde, Gazte Oporraldien programak 371 plaza eskaintzen ditu Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, 7, 10, 11 eta 12 eguneko oporraldietarako, uztailaren 1etik abuztuaren 7ra bitartean.

Guztira 15 jarduera eskaintzen dira: 10 euskaraz, 314 plazarekin, eta 5 jarduera gaztelaniaz, 102 plazarekin. Horrela, trukea egingo da beste lurralde eta autonomia-erkidego batzuekin. Zehazki, eskainitako jardueretatik 12 (256 plaza) Gaztela-Mantxako, Gaztela Leongo, Aragoiko eta Madrilgo autonomia-erkidegoekin koordinatuta egingo dira, baita Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Arabako Diputazioarekin ere.

Jarduerak askotarikoak dira: kanoien jaitsiera, raftinga eta via ferratak Nafarroako Baztanen edo Alquézarren, Aragoiko Pirinioetan; multiabenturako eta naturako jarduerak, Navarredondan (Gaztela Leon) edo Condemiosen (Gaztela-Mantxa); kostaldetik gertu jarduerak, Pilesen eta Benicassimen (Valentzia), eta uretako jarduerak, Rascafrian (Madril) eta Zuhatzan (Araba). Era berean, nabarmentzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aterpetxeetako eskaintza (surf udalekuak Zarautzen) eta Orioko aterpetxeko kolonia, piraguez, urpekaritzaz eta paddle surfaz gozatzeko aukera emango duena.

Bestalde, beren sormen eta zain artistikoari bide eman nahi dioten gazteek musikaren inguruko kolonian parte hartu ahal izango dute, "Gazte Rock", Gasteizen, beste erkidego batzuetako gazteekin batera (Araba, Madril, Gaztela-Mantxa eta Galizia). Era berean, Hondarribian arte eszenikoen inguruan egingo diren udalekuez gozatu ahal izango dute.

Parte hartzeko

Izena emateko prozesua zozketa publiko bidez egingo da, apirilaren 3an, notarioaren aurrean. Interesdunek 2025eko martxoaren 18tik 28ra bitartean aurkeztu beharko dute eskabidea, aurrez aurre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuko Gaztegunean (Anoeta pasealekua, 28. Donostia), baita Internet bidez ere, honako webgune hauetan:


• Udalekuak: www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak
• Gazte Oporraldiak:
www.gipuzkoangazte.eus/GO


Zozketak taldeen edo aurreko urteetan parte hartu ez dutenen lehentasuna barne hartzen duten irizpideen arabera esleituko ditu plazak, ahalik eta haur eta gazte gehienek jarduera horiek egiteko aukera izan dezaten.


Betekizunak eta dokumentazioa
Eskatzaileek Gipuzkoan erroldatuta egon behar dute, 2008 eta 2018 artean jaiotakoak. Plazen % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da.
Parte-hartzaileek ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, hala nola, fitxa mediko bat, karnet tamainako argazki bat eta dagokion kuotaren ordainagiria aurkeztea, besteak beste.


 

Kuotak eta prezioak

Udalekuak 2025 programan parte hartzeko kuotak 21 eta 142 euro bitartekoak dira, eta Gazte Oporraldiak 2025 programan parte hartzeko kuotak 49 eta 265 euro artekoak, egonaldiaren iraupenaren eta eskatzailearen profil sozioekonomikoaren arabera, udaleku eta kanpalekuetako egonaldien prezio publikoei buruzko Foru Dekretuak arautzen dituen moduan. Zenbatekoa 50 eurotik gorakoa bada, ordainketa bi epetan zatitu ahal izango da, betiere plaza 2025eko maiatzaren 31 baino lehen esleitzen bada.
Era berean, mantendu egiten dira Aldundiak familia ugariei, DSBE eta GLL bezalako gizarte-laguntzak jasotzen dituztenei, kide guztiak langabezian dituzten familiei edo guraso bakarreko familiei emandako onurak.

  

7251