Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundia eta Gipuzkoa Basket, elkarlanean datozen lau urteotan

Aldundia eta Gipuzkoa Basket, elkarlanean datozen lau urteotan

Aldundiak eta Gipuzkoa Basket taldeak lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur.

2016/02/07

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta  Gipuzkoa Basket taldeak lankidetza hitzarmena izenpetu dute gaur goizean datozen lau urteetarako. Aldundiaren aldetik, Markel Olano Diputatu Nagusia eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Zuzendaria izan dira, GBC-ren aldetik berriz, Nekanez Arzallus presidentea.
Olanok eta Itxasok, lehen momentutik GBC-ri ekonomikoki egonkortasuna eman nahi izan zaiola adierazi dute saskibaloiko lehen mailan Gipuzkoako talde bat egon dadin.
"Elkar lan eta egonkortasuna dira hitzarmen honen gakoak. Egonkortasun ekonomikoa eman nahi izan diogu taldeari eta gogoratu nahi dut taldeari lagundu diogunean kirol emaitzak hobeak izan direla. Elkartasun hau berreskuratu behar genuela uste genuen”, esan du Olanok.
Itxasorentzat Gipuzkoa Basketek paper oso garrantzitsua jokatu dezake gipuzkoar saskibaloian: "Gipuzkoaz egiten duen difusioa garrantzitsua da baina baita eragiten duen partaidetza sentimendua eta eta harrotasuna ere" esan du Itxasok taldeak Gipuzkoarekiko duen konpromiso maila goraipatu eta gero.
Nekane Arzallusek, Foru Aldundiari eskerrak eman dizkio eta Gipuzkoan zehar umeentzat saskibaloi eskolak garatzen ari direla azpimarratu du. Dagoeneko 80 neska mutil dira Donostiako eskolan ari direnak.
Aldundiak kirol interes handitzat jotzen du Donosti Gipuzkoa Basket taldearen parte hartzea Saskibaloiko Kluben Elkarteko (ACB) ligan, saskibaloiko estatu mailako gizonezkoen  goreneko kategorian.
Gainera, kirol helburu horri beharrezkoa duen oreka eta jarraipena eman beharko zaio laguntza ekonomikoa emanez, hainbat denboralditan. Horrek aukera emango du, bide batez, konfiantza sortzeko eta inguruko enpresen babesletza pribatua erakartzeko.
Hitzarmen honen arabera Gipuzkoa Basketek 700.000 euro jaso ditu urtean 2015-2016 denboralditik 2018-2019 denboraldira bitartekoak finantzatzeko xedez.
Diru horren truke Gipuzkoa Basket-ek, besteak beste, bere gain hartzen ditu betebehar hauek: Zuzendaritzakoek, teknikariek eta kirolariek kirol praktika onaren kodeak betetzea;
Gipuzkoako Foru Aldundiak proposa ditzakeen jarduera ez erabat kirolezkoetan parte hartzea; Gizonezkoen saskibaloian lidergoa gauzatzea, bertan parte hartzen duten eragile guztiekin lurralde kohesioa bilatuz; Teknifikazio programa bat egitea, kirol talentuen prestakuntza ahalik eta egokien garatzeko; Eskola kiroleko eta gazte kiroleko programan inplikatzea, sustatzeko kirol jarduna modu erregular eta antolatuan, ikasturtea hasi aurretik programa bat prestatuz; Klubaren irudi txarrik ez proiektatzea iritzi publikoaren aurrean (dopinga, eroskeria, indarkeria eta diskriminazio arrazistak).

 

  

1904