Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Getarian tutuen trazadura berria inauguratu da, euri-urak eta ur beltzak banatzeko

Getarian tutuen trazadura berria inauguratu da, euri-urak eta ur beltzak banatzeko

Ingurumeneko Departamentua izan da obra-zuzendaritzako eta laguntza teknikoko arduradun

2017/06/28

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Nica Lertxundi Getariako alkateak euri-urak desbideratzeko eta banatzeko tutuen trazadura berria inauguratu dute.

“Proiektuaren helburua izan da euri-urak banatzea, ur beltzekin ez nahasteko eta ur beltzek HUA araztegian tratamendu egokia izateko”, esan du Asensiok.

Proiektuaren obra-zuzendaritzaren eta laguntza teknikoaren arduraduna Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua izan da; proiektua gauzatzeko saneamendu-sare osoaren modelizazio- eta diagnostiko-azterlana egin da eta, horren bidez, kaudalak dimentsionatu eta irtenbideak optimizatu dira. Halaber, eremuan elkartzen diren saneamenduko tutu guztien azterlan topografikoa egin da, bai eta erregistroko putzuko egoerarena ere.

Udaleko plazatik esku hartu da, N-634 errepidean izan du eragina eta Nagusia eta Elkano kaleetako hodi-biltzaileekiko deskonexioak egin dira, udalerriko euri-uren eta ur beltzen isuriak independizatzeko.

Aurretik, Getaria udalerrian, une jakin batzuetan eta neurrizko eurien eta zaparrada handien arteko uneetan, uholdeak eta isuriak izaten ziren eta horiek, udalerriaren konfigurazioa dela eta, Nagusia eta Elkano kaleetatik joaten ziren, Alde Zaharreko beheko alderantz, kontuan hartuta horrek dakartzan arazoak, besteak beste, uholdeak, arazo sanitarioak etab.

Beheko alde horretan, hodi-biltzaileak ekaitzen gainezkabide batean batzen ziren, eta horien isurietako batzuk HUA ur beltzen araztegira bideratzen ziren eta besteak zuzenean zihoazen itsasora.

  

1792