GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko Planta abian jartzea galarazi duten diseinu eskasaren arduradunei
GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko Planta abian jartzea galarazi duten diseinu eskasaren arduradunei
GHK-k kalte-galerak exijituko dizkie Epeleko Planta abian jartzea galarazi duten diseinu eskasaren arduradunei
Asensiok kritikatu du obra lanak amaitu aurretik inauguratu zela planta eta kalte-galeren ordainketa exijitzeko salaketa judizialak aurkeztuko direla iragarri du
Plantak urak biltegiratzeko kapazitate falta du, konpostatze prozesuan lixibiatu gehiegi sortzen du, gantz solidoak sortzen ditu, tenperaturaren transmisioan akats larriak daude, amonio biltegiak gainezka egiteko arriskuari aurre egiteko babes falta du, ez du lixibiatuak biltegiratzeko gaitasunik eta tuneletako ubideetako ertzen haustura gertatu da.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatua Batzar Nagusietan agertu da, berak eskatuta, Epeleko konpostatze plantaren egoera zein den argitzeko. Asensiok azaldu du Epeleko planta gaizki diseinatuta dagoela eta ondorioz, ezin izan dela martxan jarri. Diputatuak iragarri du GHK-k bere kabuz konponduko dituela arazoak eta aldi berean, “egoera tamalgarri eta ulertezin” honen arduradunei kostuen ordainketa zein kalte-galerak exijitzeko salaketa judizialak aurkeztuko dituela.
Asensiok salatu du obra lanak amaitu aurretik inauguratu zutela planta aurreko legegintzaldian, Obra Zibila bukatzeko %39a, instalazioen %31a eta hotz zein beroko probak hasteko hilabeteak falta zirenean.
2016ko otsailean, plantaren behin-behineko harrera egin zen eta abiarazte probak hasi ziren (plantaren errendimenduaren %15-20ko erritmoan). Maiatzean %50eko kapazitatean hasi zen funtzionamenduan. Instalazioen bero eta hotzeko proba garaian etengabeko arazoak sortu ziren eta 30 akats teknikoa antzeman ziren.
Konpostatze ziklo luzeak osatzeko behar ziren hilabeteak igaro ondoren, antzemandako arazo nagusiak konpondu ziren eta lizitazio prozesuari hasiera eman zitzaion 2016ko abenduan. Hala ere, 2017ko maiatzean arazo berriak sortu dira eta ingeniaritza proiektuaren zein obra zuzendaritzaren akatsetan dute jatorria: urak biltegiratzeko kapazitate falta (jaso beharko lukeen ur kopuruaren herena jasotzeko gaitasuna besterik ez baitu), konpostatze prozesuan lixibiatu gehiegi sortzen da, gantz solidoen sorrera, tenperaturaren transmisioan akats larriak daude, amonio biltegiak gainezka egiteko arriskuari aurre egiteko babes falta du, ez du lixibiatuak biltegiratzeko gaitasunik eta tuneletako ubideetako ertzen haustura gertatu da.
Egoera hau dela eta, GHK-k zenbait errekerimendu egin dizkie EPELEKO KONPOSTATZE PLANTA UTEari (obraren eraikuntzaren arduraduna eta FOMENTO CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS S.A eta ZERBITZU ELKARTEA S.L-k osatua) eta EPELE KONPOSTATZE PLANTA UTEari (gauzatze proiektuaren arduraduna, ALTAIR INGENIERÍA S.L, INAK INGENIARITZA S.L eta ENEKA S.L-k osatua), ur-andelen eskumen Zuzendaritza moduan, eta azken honek ez du erantzun.
Honen guztiaren ondorioz, Asensiok iragarri du GHK-k arazoak bere kabuz konpontzeko erabakia hartu duela eta kostuen ordainketa exijituko duela. Salaketa judizialak aurkeztuko direla iragarri du ere, “egoera tamalgarri eta ulertezin” honen arduradunei kalteen ordainketa exijitzeko.
1576