Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea GI-41 errepidea erabat itxiko da Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean

GI-41 errepidea erabat itxiko da Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean

Zarauztik AP-8rako sarrera, Donostiarako noranzkoan, itxita egongo da Aztiko zubibidea asfaltatzen den bitartean.

2020/10/15

Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-41 errepideko instalazioak egokitzeko lanak egiten ari da. Instalazio horietako batzuk Zorroagako tunelaren barruan daude, eta, mantentze-lanak egin ahal izateko, zirkulazioa erabat moztu behar da. Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-41 errepidea erabat etetea, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean, gau batez.

Mozketa gaueko ordutegian egingo da, urriaren 20ko 22: 00etatik  urriaren 21eko   06:00etara. Ordu horretatik aurrera behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta GI-41 errepide osoa irekiko da.

Lanek irauten duten bitartean, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean Donostiako kaleak erabiltzea gomendatzen da: Loiolako Erribera pasealekua, Loiolako zeharbidea eta Aintzieta pasealekua.

Aztiko zubibidea

Bestalde, Bidegi foru elkarteak jakitera eman duenez, asteburu honetan hasiko da AP-8ko (Zarautz) Aztiko zubibidea birgaitzeko azken fasea, fresaketa eta asfalto berriaren hedapenarekin. Lan hori egiteko, galtzada itxi egin beharko da Bilborako noranzkoan, urriaren 16ko (ostirala) 22: 00etatik hilaren 18ko (igandea) goizaldeko 01: 00etara. Denbora horretan, zirkulazioa Behobiako noranzkoko galtzadan prestatutako bypassetik desbideratuko da.

Ondoren, 01:00etatik 19:00etara, Behobiarako erreiak asfaltatuko dira, eta zirkulazioa Bilborako noranzkoan prestatutako galtzadatik igaroko da.

Galtzada asfaltatzeko lanek Behobiarako noranzkoan irauten duten bitartean,          AP-8ko Zarauzko sarrera, Donostiarako noranzkoan, itxita egongo da eta Orioko sarrera erabiltzea gomendatzen da.

  

1985