Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa IndustrySec 2022 kongresua irailaren 15an egingo da

Gipuzkoa IndustrySec 2022 kongresua irailaren 15an egingo da

Gipuzkoako industria, zibersegurtasun-enpresak, mundu akademikoa eta Gipuzkoako zibersegurtasun-ekosistemako eragile guztiak Tabakaleran bilduko dira irailaren 15ean, Gipuzkoa IndustrySec 2022 kongresuaren barruan.

2021 urteko edizioaren une bat.

Ekitaldiak zibersegurtasunaren arloko joera nagusien nazioarteko ikuspegia eta sektoreko hainbat enpresa eta eragilek Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko ZIUR zentroarekin lankidetzan gauzatutako tokiko esperientzia uztartuko ditu.
 
Kongresuan beren esperientziak partekatuko dituzten izen propioen artean hauek daude: Eduardo Mastranza, Gartner-eko programa exekutiboen Bazkide exekutibo seniorra; David Barroso, CounterCraft-en sortzailea; Guillaume Pillon, WALLIX Group-en salmenten gerentea Espainian eta Portugalen; Carlos Tomás Moro, Enigmedia-ko CTOa eta sortzaileetako bat; Adriel Regueira, Nozomi Network-eko Regional Sales Engineer-a; eta Daniela Kominsky, Cymulate-ko Iberiako eta Italiako Country Managerra.
 
Era berean, Gipuzkoa IndustrySec 2022n IKERLANek, Lazpiurrek eta GH Cranes & Components-ek hartuko dute parte, ZIURekin lankidetzan gauzatu dituzten zibersegurtasun industrialeko proiektuak azaltzeko. Horretarako, Salvador Trujillo, IKERLANeko Zibersegurtasun Industrialeko Saileko arduraduna; Mikel Kerejeta, Lazpiurreko IT & BDC Gerentea; eta Eneko Ayerbe, Industrias Electromecanicas GH S.A.-ko IT Zuzendaria izango dira.
 
Gainera, Gipuzkoa IndustrySec 2022aren barruan, euskal unibertsitateetako ordezkariak zibersegurtasuneko talentuari buruzko mahai-inguruan bilduko dira. Solasaldi horretan Jesús Lizarraga Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Zibersegurtasun arloko koordinatzaileak, Pablo García Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasle titularrak eta Alexander Mendiburu EHUko Informatika Fakultateko dekanoak hartuko dute parte.
 
Koldo Peciña ZIUReko zuzendari nagusiaren iritziz, “ZIUR lurraldeko industriaren erreferentziazko aliatu gisa sendotu dela islatzen du kongresu honek, zibersegurtasunetik eratorritako erronkei aurre egiteko eta Gipuzkoako industria-sarearen lehiakortasunean eragin zuzena duten erronkei aurre egiteko. Gure izateko arrazoia industriarekin lankidetzan aritzea da, etorkizun digitala eta zibersegurua eraikitzen”.

Bestalde, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak berretsi du Aldundiak konpromisoa hartu duela lurraldean zibersegurtasuna bultzatzeko, “bai ZIURen bidez, bai arlo horretan proiektuak dituzten enpresei zuzendutako laguntza ekonomikoekin, edo honelako ekitaldiekin, ezagutza aurreratua partekatzeko, sareko lana sustatzeko eta sentsibilizazioan sakontzen jarraitzeko”.
 
Ekitaldia goizeko 09:00etan hasiko da, Larrañagak berak egingo duen ongietorri instituzionalarekin. Itxiera ekitaldian Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia Donostiako alkatea izango dira.
 
 
ZIURi buruz
Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortutako erreferentziazko zentroetako bat da ZIUR Fundazioa, lurraldearen etorkizuneko erronkei erantzuteko, sektore pribatuarekin, enpresekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan. ZIUR zibersegurtasun industrialarekiko kezkan oinarrituta ari da lanean, industria arloko enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua indartzeko eta, aldi berean, Gipuzkoan sektore teknologikoaren garapena bultzatzeko.
 
2019an abian jarri zenetik, ZIUR 800 industria-enpresa, elkarte, zibersegurtasunaren arloko eragile, erakunde publiko eta ikastetxe baino gehiagorekin aritu da lankidetzan, eta Gipuzkoako industriarentzat konfiantzazko aliatu gisa finkatu da zibersegurtasunaren arloan.

  

5269