Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa kirolak kirolaren deszentralizazioaren alde egiten du apustua lurraldeko bulego berriekin

Gipuzkoa kirolak kirolaren deszentralizazioaren alde egiten du apustua lurraldeko bulego berriekin

Kirol Zuzendariak, Goizane Álvarez-ek, kirol eragileei lurraldeko bulegoen bidez prestatuko duten zerbitzuak aurkeztu die gaur goizean.

2016/02/17

Kirol  Zuzendariak, Goizane Álvarez-ek, kirol eragileei lurraldeko bulegoen bidez prestatuko duten zerbitzuak aurkeztu die gaur goizean. Kirol eragileekiko erlazioa desburokraziatu nahi duen proiektuaren lehen atala da. Helburua, eragileei kirola sustatzeko behar dituzten zerbitzuak ziurtatzea da. Gipuzkoa Kirolak telefono (900 840 802) zein posta elektroniko bat (kirolagertu@gipuzkoa.eus) jarri ditu erabiltzaileentzat.

“Hau da urteotan zehar eragileak eskatu duten zerbitzuari ematen diogun erantzuna” esan zuten Kultura eta Kirolaren Diputatuarekin –Denis Itxaso- izan zuten mintzamenean. Horregatik eman ditugu pausu zeatzak, Irun eta Eibarko bulegoen ordutegiak bikoizten eta fiskal, administratibo eta laboral arloetako laguntza eskaintzen. Eibar eta Ordiziko bulegoak, 2016a instalazio berrituekin hasi dute gainera.

Mailaz maila, lurraldeko bulegoak Gipuzkoa Kirola eta kirol eragileak batzen dituen leihatila izatea da gure helburua kirolaren sustapena bion artean eramateko. Kirola osasuna, berdintasuna, formazio, parte hartze eta etekinarekin bat egitea nahi dugu.

Gipuzkoa Kirolak klub, udal, fundazio, elkarte eta gainerako kirol eragileen zerbitzura jartzen da aholkularitza eskaintzeko (zerga arlokoa, administrazio arlokoa eta lan arlokoa). Aholkularitza horren helburua da lurraldeko kirol eragileei beren lana egiten laguntzea kirolaz haratago doazen zereginetan,  lehiaketa hasten denean joko zelaian gertatzen denaz bakarrik  arduratu daitezen.

Neurri horrekin, Gipuzkoa Kirolak jarduera administratiboen deszentralizazioaren aldeko apustua egiten du, horrela eginda, kirol eragileen eta Foru Aldundiaren arteko harremanak indartzen baitira, eta, aldi berean, kirol eragileen lana errazten baitu, hori da eta administrazioaren xedea.

“Kirol politikak hiritar, guraso eta kirol agenteen eginbeharrekin konektazea nahi dugu eta Gipuzkoako kirolaekiko geldituezinak dauzkaten instituzioekin ere” esan du Goizane Álvarezek, Gazteria eta Kirolaren Zuzendariak. Lurralde Bulegoak “Gipuzkoa Kirolarentzat bozgoragailua” direla aipatu du. Garrantzitsuena Gipuzkoa Kirolak eta Kirolarien arteko feedback-a dela azpimarratu du, Alvarezek.

Kirol eragileek telefono bat eta bulego bat izango dute eskura etengabe, aholkularitza jasotzeko administrazio, zerga eta lan arloetan, beren zeregin nagusiaz -kirolaz- bakarrik arduratu daitezen.

Gipuzkoa Kirolak ikastetxe, klub, federazio, udal eta fundazioen zerbitzura jartzen da, eta honela lagunduko die:

  • Telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat ezarri dira hitzordua hartzeko eta behar izanez gero gorabeherak aurrez aurre konpontzeko (900 840 802 | kirolagertu@gipuzkoa.eus). Telefonoz, astelehenetik ostegunera 09:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 09:00etatik 15:00etara  emango da ardura.
  • Hitzordu eskaeran behar den aholkularitza motari buruz hitz egingo litzateke,  jakiteko arazoa konpontzeko hitzordua behar den ala ez.
  • Hitzordua behar baldin bada, eskualde bulegoan egingo da bilera, edo klub interesatuaren egoitzan bertan.
  • Gaiaren arabera, arlo desberdinetan espezializatutako pertsonek artatu dezakete.

 

  

1722