Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa Kooperak Afrikako emakume ikertzaileak bildu ditu bertako askotariko errealitatea ikusarazteko

Gipuzkoa Kooperak Afrikako emakume ikertzaileak bildu ditu bertako askotariko errealitatea ikusarazteko

Programaren helburua da Afrikako emakumeen talentua ikusaraztea eta indartzea, eta garapen-prozesuetan duten zeregin nagusia nabarmentzea.

2022/04/29

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza Departamentuak informazio-gosari bat egin du gaur goizean, “I+G ikerketa-zentroak” programa aurkezteko. Ekintza hau Gipuzkoa Kooperaren proiektua da, eta Afrikaren aldeko Emakumeak Fundazioaren “Ellas investigan” programarekin lankidetzan dihardu.

Programaren helburua da Afrikako emakumeen talentua ikusaraztea eta indartzea, eta garapen-prozesuetan duten zeregin nagusia nabarmentzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza Departamentuak informazio-gosari bat egin du gaur goizean Donostiako Zenit hotelean, Gipuzkoa Kooperaren “I+G ikerketa-zentroak” programa aurkezteko. Proiektu hori Afrikaren aldeko Emakumeak Fundazioaren “Ellsa investigan” programarekin lankidetzan egin da.

Programa hau Afrikako emakume ikertzaile nagusiekin eta beren herrialdeetako ikerketa-zentroetako departamentuburuekin izandako truke teknikoari lotuta dago. Horrez gain, Gipuzkoako lehen mailako hiru ikerketa-zentrok hartu dute parte programan: Biodonostia, Materialen Fisika Zentroa / Material Physic Center (CFM / MPC) eta DIPC (Donostia International Phsysic Center).

Afrikaren aldeko Emakumeak Fundazioaren “Ellas investigan” programak zentroen eskura jartzen du Afrikan duen sare sozial eta instituzional bikaina, eta Gipuzkoako zentroekin batera kandidaturak sustatu eta hautatzeko aukera ematen du. Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Lankidetza Departamentuak laguntza instituzionala eta ekonomikoa ematen du proiektua diseinatu eta ezartzeko.

Ekimen honen helburua hirukoitza da; alde batetik, oraindik gure gizartean dagoen kontakizun bakarra hautsi nahi du, garapenerako lankidetza laguntzazkoa dela uste baitu. Horri dagokionez, Harkaitz Millan Kultura eta Lankidetza diputatuak adierazi duenez, “horregatik, euskal gizartearentzat eta nazioarteko garapen zientifikoarentzat interesgarriak diren esparruetan ikerketa zientifiko aplikatua eta Gipuzkoako gizartearen barruko dibulgazioa sustatzen duten Gipuzkoako zentroekin lan egitea aukera bat iruditzen zitzaigun eta errealitate poliedrikotzat ulertutako garapenerako aliantzak sortzeko aukera bat dela uste dugu”.

Proiektuaren bigarren helburua, hain zuzen, Afrika herrialde bat dela dioen mitoa haustea da; izan ere, Afrikak arazo handiak ditu, baina bikaintasuna, sormena eta talentua ere baditu; horiek dira kontinentearen garapen soziala, politikoa eta ekonomikoa lortzeko funtsezko ardatzak. Programaren azken helburua Afrikako emakumeen talentua ikusaraztea eta indartzea da, eta emakumeek garapen-prozesuetan duten zeregin nagusia nabarmentzea.

Gosariak bere eremuetan aitzindari diren emakume ikertzaileak bildu ditu. Lehen orduan parte hartu dute Olatz Leis, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeko I+G+B proiektuen Kudeaketa eta Gai Ekonomiko-Finantzarioetako zuzendariak eta Laila Saad, Egiptoko Beni-Suef Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, gaur egun DIPCan material fotovoltaiko berrien sintesia lantzen ari direla. Biek nabarmendu dute horrelako programek balioa dutela nazioarteko lankidetza-sareak ehuntzeko tresna gisa, eta adibide erreal gisa aipatu dute DIPCko ikerketa-taldeek Egiptoko Hanan Basioniren taldean parte hartzen jarraitzen dutela. Hain zuzen ere, DIPCra etorri zen 2018an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Emakumeak Afrikaren alde programaren bidez. Horrez gain, Laila Saadek bere esperientzia partekatu du lehen pertsonan, eta eskerrak eman dizkio DIPCko Fabienne Barroso anfitrioiari. Fabienne Barroso DIPCko beste ikerketa-talde batzuekin harremanetan jarri da, haiekin elkarlanean ari baita eta laborategiak erabiltzen ari baita. DIPCk Algeriako Karima Benyahia ere hartzen du gaur egun, eta datorren urtean beste hiru ikertzaile hartuko ditu.

Ondoren, Abeer Mohamed-en anfitrioi den Silvina Cerveny-k hitz egin du, Cerveny Materialen Fisika Zentroko CSICeko ikertzailea da eta metal astunen aurkako iragazkiak garatzen ari diren ur kutsatua aztertzen lagundu du. Bestalde, zentro berdinetik eta Mary Bosede Ogundiranen anfitrioi Jorge Sánchez Doladok Nigerian ugariak diren lehengaietatik abiatuta zementu ekologiko berriak (geopolimerikoak) garatzeko proiektuaren berri eman du, hala nola kaolin-buztinen biltegiak eta errekuntzako hondakinak (errautsak). Zementu geopolimeriko mota horrek kimika berri bat eskatzen du, CO2-ren inpaktu baztergarria duena. Gaur egungo ikerketa-gaia da, baina lehen munduan erabilitako lehengaiak desberdinak dira.

Bukatzeko, Ana Aiastuik, Biodonostiako Zelula-hazkuntzen eta Histologiaren Plataformen arduradunak, eta Olatz Arrizabalagak, Biodonostiako I+G+Bren Koordinazio Zientifikoaren eta Kudeaketaren arduradunak hartu dute parte. Jarduera hori Abena Kwafo-Armah ikertzailearekin egingo da. Abena Kwafo-Armah traumatologo gisa aritzen da Ghanako Korle-Bu Unibertsitate Ospitalean, eta ospitaleko 3D inprimatze-proiektu bat garatzen du.

 

  

1863