Gipuzkoak moda jasangarriaren sektorearen potentziala eta indarra erakusten ditu
Gipuzkoak moda jasangarriaren sektorearen potentziala eta indarra erakusten ditu
Lurraldeko diseinatzaile eta marken 11 bildumak parte hartuko dute Gipuzkoako moda jasangarriaren desfilearen VII. edizioan.
AEG-Upcycling, Dan-tz x Sindesperdicio, KYZ, Emaús Fundación Social, Giovanna Bittante, Kibo, Kotoi, Laza Clothing, Maider Alzaga, Marta Arritokieta eta Royo.
José Ignacio Asensio: «Gure helburua da laguntzea sektore ekonomiko guztiak eraldatzen ingurumenari nahiz gizarteari dagokienez jasangarriagoak diren eredu produktiboetarantz, azpimarra berezia jarrita gehien kutsatzen dutenetan, hala nola, modaren industriaren sektorean. Modaren sektoreak ondo irudikatzen du eraldaketa horrekin nola zabaltzen den gure lurraldearentzat ekonomia berdea eta tokikoa aktibatzeko aukera bat».
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea dela-eta, Aldundiko Ingurumen departamentuak berriz ere Gipuzkoako moda jasangarriaren sektorearen indarra eta potentziala erakutsi ditu moda jasangarri eta tokikoaren desfilearen VII. edizioan; desfilea gaur arratsaldean egin da Donostiako Miramar Jauregian.
Moda jasangarriaren desfilearen VII. edizio hau ‹GK Green Fashion› moda jasangarriaren Gipuzkoako klusterreko kide diren diseinatzaile eta marken 11 bildumak osatu dute: AEG-Upcycling, Dan-tz x Sindesperdicio, KYZ, Emaús Fundación Social, Giovanna Bittante, Kibo, Kotoi, Laza Clothing, Maider Alzaga, Marta Arritokieta eta Royo. Gainera, ikusgai izan dira AEG Ikastetxeko ikasleen sorkuntzak; Gipuzkoan moda jasangarriaren espezialitatea duen zentro bakarra da, eta bertako ikasleek Garbera merkatalguneak eta Upcycling edukiontziak lagatako ehunak erabilita egin dituzte beren diseinuak.
Horri dagokionez, Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, «gure departamentuaren helburua da laguntzea sektore ekonomiko guztiak eraldatzen ingurumenari nahiz gizarteari dagokienez jasangarriagoak diren eredu produktiboetarantz, azpimarra berezia jarrita gehien kutsatzen dutenetan, hala nola, modaren industriaren sektorean. Modaren sektoreak ondo irudikatzen du eraldaketa horrekin nola zabaltzen den gure lurraldearentzat ekonomia berdea eta tokikoa aktibatzeko aukera bat».
Aurten, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen gai nagusia izango da ehungintza, «Ehun zirkularrak eta jasangarriak: Hondakinak ez daude modan! Moda aditzera emateko modu bat da» lelopean.Mezu honen bidez arreta jarri nahi da industria honek bere bizi ziklo guztian zehar ingurumenean eta gizartean duen eragin handian; izan ere, munduan gehien kutsatzen duen bigarren industria da, mundu guztiko CO2 isurien % 8 isurtzen ditu eta hondakin ugari sortzen eta gutxi birziklatzen du.
2249