Gipuzkoa sukaldaritza jasangarrirantz
Gipuzkoa sukaldaritza jasangarrirantz
Ingurumeneko Departamentuak Basque Culinary Center-ek antolatutako Gastronomia Jasangarriaren IX. Jardunaldian parte hartu du.
Iraunkortasunari buruzko hainbat ikuspegi jorratuko ditu: produktua, jatetxea, industria, hondakinak, elikadura eta osasuna.
José Ignacio Asensio: «Sektore honen alde egin behar dugu, iraunkortasunean aurrera egin dezan, eta ingurumen-inpaktu txikiagoa, baliabide gutxiago kontsumitzen eta hondakin gutxiago sortzen duen sektoretzat har dadin».
José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak Basque Culinary Center-ek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan antolatutako Gastronomia Jasangarriaren IX. Jardunaldian parte hartu du gaur. Hori da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan Departamentuak egiten duen jardueretako bat, azpiproduktuak berrerabiliz egiten den sorkuntza gastronomikoari buruz ikertzeko, elikagaien xahutzea murrizteko.
Sukaldaritza jasangarriari buruzko jardunaldi honetan, hainbat adituk graduatu ondoko ikasleak eta sektoreko eragileak on line trebatu dituzte, gai horri iraunkortasunaren ikuspegitik heltzeko: produktua, jatetxea, industria, hondakinak, elikadura eta osasuna. Jardunaldi honen bidez, indarrak batu nahi dira ikuspen handiagoa eta nazioartean oihartzun handiagoa lortzeko, garapen jasangarriari dagokionez gastronomiaren esparruan ditugun erronkarik handienak zein diren onartuta eta dinamika horietan parte hartu behar duten erreferentzia nagusiak identifikatuta.
Horrez gain, eta berritasun gisa, sukaldariburuek dinamizatutako on line tailer batzuk egingo dira. Tailer horien bidez, hizlari bakoitzak bere ezagutza edo esperientzia profesionalarekin lotutako tresnak partekatuko ditu, sektoreko gazteentzat erabilgarriak izan daitezkeenak.
Asensiok azaldu duenez, sukaldaritza da eragin handieneko ekonomia- eta lan-motorretako bat, eta, era berean, ingurumenean eragin handia duen sektorea da: «Sektore hori babestu egin behar dugu iraunkortasunean aurrera egin dezan, eta ingurumenean eragin txikiagoa, baliabide gutxiago kontsumitzen eta hondakin gutxiago sortzen duen sektoretzat jo behar da», adierazi du foru-arduradunak.
Gaur egungo elikadura-sistemak ez dira jasangarriak, kontsumorako baino ekoizpen-tasa txikiagoa duten baliabideak erabiltzen direlako, eta uraren % 70, berotegi-efektuko emisioen % 30 eta arrantzaren gehiegizko ustiapena eragiten dituztelako.
Energia kontsumoa, hondakinen kudeaketa, lehengaiaren kalitatea produktu ekologikoekin, tokiko eta denboraldiko produktuen erabilera handituko duten 3 erre ospetsuen aplikazioa (murriztu, berrerabili, birziklatu) eta haien trazabilitatea hobetuko dituen jasangarritasuna. Ahalegin handia, zalantzarik gabe, baina gure ingurunea harro egoteko eta duintasunez bizitzeko modu erreala eta praktikoa da.
1676