Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa Talent Forumek berriro konektatu ditu lurraldean lan egin nahi duten enpresak eta talentu gazteak

Gipuzkoa Talent Forumek berriro konektatu ditu lurraldean lan egin nahi duten enpresak eta talentu gazteak

Topaketa bigarren aldiz egingo da formatu telematikoan apirilaren 6an.

Gipuzkoa Talent Forumek atzerrian lan egiten duten edo nazioartean esperientzia handia duten lurraldeko kualifikazio-maila handiko profesionalak, sona handiko enpresa eta I+G zentroekin konektatuko ditu berriro. Talentua sortu, erakarri eta atxikitzeko estrategiaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako foro hau bigarren aldiz garatuko da formatu telematiko batean datorren apirilaren 6an, asteazkena. Lehenengoa 2020an egin zen, ezin izan zelako ekitaldia aurrez aurre egin pandemiaren ondorioz, eta Aldundiaren asmoa da urtero modalitate presentzialak – abenduan – Eta telematikoak konbinatzea, azken horrek harrera ona izan zuelako.

Guztira, 45 konpainiak, I+G zentrok eta lurraldeko erakunde ospetsuk baieztatu dute ekimenean parte hartuko dutela: ABC Compressors, Adegi, AF-Incepal, Amenabar, Ampo S. Coop., Andromeda Projects, Angulas Aguinaga, CAF Group, CIC Biomagune, Countercraft, Cyber Surgery, Danobat Group s.Roop, Developair Technologies, Emovere, Erreka Group, Fagor Ederlan, Fidenet, Grupo Ulma, Grupo Uvesco, Ideko, Ieteam, Ikerlan, Ikor, Indart 3D, Ingeteam, Ingroup, Irisbond, Juan Garzon, Kendu Retail, Lemu Group, LKS Next, Lortek, Lurauto & co., Naiz Fit, Naru intelligence, Orbea, Proteinmat materials, RB3 Innovación Urbana Integrada, Rural Kutxa, Salto Systems, Sarralle, Tagenea, Vicomtech, Viralgen eta VIVEbiotech.

Parte hartu nahi duten profesionalentzat izena emateko epea zabalik dago www.gipuzkoatalent.eus webgunean. Enpresekin egingo diren elkarrizketak 10:30etik aurrera hasiko dira, izena emateko hurrenkeran. Horretarako, plataforma telematiko bat prestatu da helbide horretan, profesionalek beren lanbide-profilak aurkezteko, horiek partekatu nahi dituzten enpresak hautatzeko eta beren interesekoak direnekin hitzorduak eskatzeko.

“Egungo egoerari aurre egiten lagunduko duten neurriak hartzeaz gain, talentuaren sustapenak funtsezko elementua izaten jarraitzen du Gipuzkoak lehiakorra izaten jarraitzeko, eta ekonomia indartsua eta aurreratua izateko. Ekonomia murgilduta dagoen trantsizio handiek – digitala, ekologikoa eta soziala –profil profesional berriak behar dituzte. Eta gure enpresetan biztanleriaren zahartzearen aurrean belaunaldi erreleboa egin behar denez, talentua sortzea eta erakartzea lehen mailako erronka da, gure ETEentzat bereziki”, Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak adierazi duenez. “Eskaera argia dago gure enpresen aldetik, baita beren karrerak lurraldean garatu eta bertan profesionalki hazi nahi duten profesionalen aldetik ere, eta Gipuzkoa Talent Forumekin bi aldeak konektatzeko espazio bat eskaintzen jarraitzen dugu».

Foroa Gipuzkoa Talent izeneko estrategia globalaren barruan kokatzen da. Estrategia hori Foru Aldundiak sustatzen du, eta lurraldeko enpresa eta erakundeetan talentua erakartzea, sortzea eta atxikitzea ditu ardatz. Estrategia horren bidez, lurraldean giza kapitala sustatu eta bultzatu nahi da, eta talentu hori bilatzen duten enpresak babestu, etorkizuneko erronkei bermeekin aurre egiteko. Gainera, Gipuzkoa Talent Forumez gain, Fellows laguntza programa garatzen du, lurraldearen sarera goi-mailako talentu ikertzailea erakartzeko, enpleguaren etorkizunari buruzko Think Tank bat martxan jarri du, eta Gipuzkoan talentua sortzeko eta sendotzeko diru-laguntzak eta laguntzak eskaintzen ditu dira, urtean 3 milioi eurotik gorako zuzkidurarekin.

  

2435