Gipuzkoak 2020an Europak 2025erako ezarritako helburuak beteko ditu
Gipuzkoak 2020an Europak 2025erako ezarritako helburuak beteko ditu
2019ko birziklatze tasa %54,35ekoa da, 2020rako Europak ezarritako helburua gaindituz eta 2025erako ezarritako %55eko helburua lortzeko puntu eskasera.
Gaikako bilketak 16 puntuan gainditzen du errefusa frakzioa, %58,21ean kokatuz. Laugarren urtez, gaikako bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan.
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoa Europako herrialde aurreratuenen mailan kokatu da hondakinen kudeaketaren, birziklatzearen eta berrerabilpenaren arloan. Herritarren lan onari eta hondakinen tratamendurako zein gaikako bilketarako azpiegiturei esker”.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok, hiri-hondakinen bilketa eta birziklatzeari buruzko 2019ko datuak ezagutzera eman ditu. Asensiok datuak oso onak direla jakinarazi du, izan ere erakusten dutelako “Gipuzkoan aukeratu dugun eredua egokiena dela gure lurraldean sortzen diren hondakinei tratamendua emateko”. 2019ko birziklatze tasa %54,35 izan da, 2020rako Europak ezarritako %50eko helburua zabalki gaindituz eta 2025erako ezarritako %55eko helburua lortzeko puntu eskasera. 2019ko datuek baieztatzen dute 2015-2019ko epearen joera; izan ere, birziklatzeak 12,08 puntu igo da, orain lau urte %42,26koa zen eta gaur egun 54,34koa. Honen inguruan Ingurumeneko diputatuak adierazi du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen azpiegiturak martxan jartzen direnean eta gaikako bilakaerari esker, “Gipuzkoak gaindituko duela birziklatzearen %60a, Europako herrialde aurreratuenak bezala”.
Ontzien birziklatzea %68,11koa da eta bio-hondakinarena %47,36koa, 16,51 eta 18,3 puntu hobetuz 2015 urteko datuekin alderatzen badugu.
Hazkunde esanguratsuenak bio-hondakinaren eta ontzien birziklatzean eman dira. 2018aren aldean, 2,46 eta 2,1 puntu igo dira, ontzietan %68,11a lortuz eta bio-hondakinean %47,36a. 2015-2019ko legealdian izan duen bilakaera nabarmena da ere, ontzien kasuan 16,51 puntukoa izan da eta bio-hondakinaren kasuan berriz, 18,3 puntukoa. Gipuzkoako Ingurumen Gunearen abiarazteak posible egingo du ehuneko hauek zabalki gainditzea.
Aldiz, grafikoan ikus daitekeen bezala, 2019an birziklatze tasak kontzeptu guztietan igo dira. Beirak gora egin du, %79,71etik %80,50era eta paperari eta kartoiari dagokionez, %77,40etik %78,05era. Hortaz, bi frakzioek Europak 2020rako ezarritako helburuak gainditzen dituzte.
Hondakinen sorrera orokorra igo egin da 328.609 tona hondakinetik 330.373 tonara lurraldean eman den biztanle kopuruaren hazkundea dela eta; izan ere, 2018an 737.640 biztanle zeuden Gipuzkoan eta 2019an berriz, 740.624. Hala eta guztiz ere, errefusa 3.000 tona jaitsi da eta 141.612 tonatik 138.090 tonara jaitsi da 2018-2019ko epean.
Hondakinen gaikako bilketari dagokionez, tasa %58,21ekoa da; hau da, 2018an baino 1,3 puntu gehiago. Errefusak berriz, behera egin du eta %43,09tik %41,79ra jaitsi da 2018-2019ko epean. Ondorioz, gaikako bilketak laugarren urtez errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan. Asensiok azaldu du gaikako bilketak nabarmen hobetu dela. “Datu hauek agerian uzten dute beharrezkoa dela azpiegitura egokiak edukitzea hondakinak kudeatzeko, gure inguruko herrialde garatuenek egiten dutenaren antzera eta horretarako ditugu Gipuzkoako Ingurumen Gunean laster abiaraziko ditugun azpiegiturak”.
2019ko datuetan, bio-hondakinaren gaikako bilketan lortutako zifrak nabarmentzen dira. 57.253 tona bildu dira, 2018an baino 3.793 tona gehiago; hortaz, %7,10eko igoera suposatzen du eta 77,3 kilo biztanle bakoitzeko. “Bio-hondakinaren bilketaren hobekuntzak bosgarren edukiontziaren eraginkortasuna egiaztatzen du atez ateko sistemaren aurrean. Bosgarren edukiontzia hedatzen den heinean, gaikako bilketaren datuak gora egiten dute”, adierazi du Asensiok zeinek herritarren konpromiso handia eskertu eta goraipatu du eta elkartasun eta konpromiso norabide honetan jarraitzea bultzatzen du.
2367