Gipuzkoak bateriak birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruzko jarduera ekonomikoa sortzeko estrategia garatu du
Gipuzkoak bateriak birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruzko jarduera ekonomikoa sortzeko estrategia garatu du
Gipuzkoak bateriak birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruzko jarduera ekonomikoa sortzeko estrategia garatu du
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Naturklima Klima Aldaketaren aurkako Fundazioaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CIDETECekin, Gipuzkoan jarduera ekonomikoa sortzeko bateriak birziklatzeari buruzko estrategia komuna gauzatzeko.
José Ignacio Asensio: “Baterien garapena funtsezko elementua da energia-trantsizioan eta ekonomia zirkularrean aurrera egin ahal izateko, Gipuzkoan bigarren mailako lehengaiak birziklatzeko dugun ahalmena indartu behar baitugu”.
Javier Rodríguez: "Baterien balio-kate osoan CIDETECek duen esperientzia zabalari esker, estrategia berrikuntzan oinarritutako helburu espezifikoetara bideratu ahal izango da".
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Naturklima Fundazioaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CIDETECekin, estrategia bateratua gauzatzeko, lurraldean bateriak birziklatzeari buruzko jarduera ekonomikoa sortzeko. José Ignacio Asensio Ingurumen diputatu eta Naturklimako presidenteak eta Francisco Javier Rodríguez Parra CIDETEC Fundazioko zuzendari nagusiak sinatu dute hitzarmen hau gaur goizean Foru Aldundian.
Lankidetza honen helburua da jakintza zientifikoa, teknikoa eta kudeaketakoa handitzea, Gipuzkoan bateriak birziklatu eta berrerabiltzeko balio-kate bat finkatzeko.
Honi dagokionez, José Ignacio Asensio Naturklimako presidente eta Ingurumen diputatuak azpimarratu duenez, “guztiz ohartzen gara estrategia global bat garatzeko Gipuzkoarentzat zer aukera dagoen, balio-kate osoan bateriak birziklatzeko industria sortzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta jarduera teknologikoak barne hartuko dituena. Horretarako, arlo horretan adituak diren erreferentzia-zentroen eta administrazio publikoaren artean ikerketa- eta informazio-trukerako bide egonkorrak formalizatu behar dira, ekonomia zirkularraren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren arloko egungo eta etorkizuneko politikak egituratzeko organo gisa”. Era berean, Asensiok nabarmendu duenez, “baterien garapena funtsezkoa da energia-trantsizioaren eta ekonomia zirkularraren arloan aurrera egin ahal izateko, Gipuzkoan bigarren mailako lehengaietan dugun sorkuntza-ahalmena indartu behar baitugu birziklapenaren bidez”.
Ingurumen Departamentuaren helburuetako bat ekonomia zirkularra bultzatzea da, lurraldeko enpresa eta gizarte sarearekin elkarlanean. Hori guztia GIPUZKOA KLIMA
2050 Estrategian zehazten da. Europako Batasunaren helburua da 2050ean klimaren neutraltasuna lortzea, eta, horretarako, karbono-emisioetan intentsiboak diren sektoreak elektrifikatu behar dira, horien artean garraioa. Elektrifikazio horren funtsezko osagai bat ibilgailu elektrikoen bateriak dira. Horien munduko eskariak hazten jarraitzen du, eta Gipuzkoak agente lehiakor bihurtu nahi du.
Baterien balio-bizitzaren amaieran, balio handiko materialak berreskuratzeko edo beste aplikazio batzuetan edo birmanufaktura-prozesuetan berrerabiltzeko, birziklatzeko industria-sare sendoa behar da, berreskuratze-prozesu osoaren iraunkortasuna eta zirkulartasuna bermatzeko. Azken finean, bateriak birziklatzeko balio-kate osoa izatea.
Eragile horien artean, CIDETEC nabarmentzen da, energia eta bateriak, gainazaleko estaldurak eta nanomedikuntza biltegiratzearen arloan ikerketa- eta garapen-proiektuak egiten dituen zentro teknologikoa. Bereziki, energia biltzeko zentroa bateria-belaunaldi berrien garapenean eta energia biltegiratzeko soluzioetan espezializatuta dago. Materialen eta gelaxken teknologiaren garapena, gelaxken fabrikazioa eta prototipoa, Battery Packsen ingeniaritza, energia biltegiratzeko aplikazioak, baterien modelaketa eta simulazioa, eta baterien testaketa eta karakterizazioa egiten ditu.
2756