Gipuzkoak datuak eman ditu eta EUSTATekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan jarraitzen du erreferentziazko prezioen indizea zuzenean emateko
Volver Gipuzkoak datuak eman ditu eta EUSTATekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan jarraitzen du erreferentziazko prezioen indizea zuzenean emateko
Gipuzkoak datuak eman ditu eta EUSTATekin eta gainerako erakundeekin lankidetzan jarraitzen du erreferentziazko prezioen indizea zuzenean emateko
“Ogasun eta Finantza departamentuak ahalik eta azkarren, eraginkortasunez eta efizientziaz bildu eta prozesatu ditu datuak, eta lankidetzan jarraitzen du Ministerioari erreferentziazko prezioen indizea emateko, erakunde horrek ezarritako irizpideen arabera”, adierazi du Agirrek.

Itziar Agirre Ogasun eta Finantza diputatuak agerraldia egin du gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak 2024aren amaieran ofizialki eskatu zituen datuak emateko foru erakundeak eman dituen urratsak azaltzeko. Agirrek bere hitzaldian azaldu duenez, eskaera jaso ondoren, “lankidetza estua izan da” bai Ministerioarekin berarekin, bai Euskal Estatistika Erakundearekin (EUSTAT), erakunde horrekin lanean ari baita “eskaera horri erantzuteko prozesatu behar diren datuek hainbat datu iturri gurutzatzea eskatzen baitute, jatorri desberdinetakoak eta hainbat erakundek emandakoak”, eta gaineratu duenez, “lan hori garatzean harago joan nahi izan da, EUSTATek eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, Ministerioarekin berarekin adostutako metodologia bat sortzeko, erakunde horri zuzenean Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizea emateko, lan hori egin den gainerako kasuetan jarraitutako irizpideak betez”.
Agirrek zehaztu du eskaera formala jaso eta Ministerioaren eskaerari erantzuteko bildu beharreko informazioa aztertu ondoren, Aldundiak bilera tekniko bat egin zuela erakunde horrekin, eskaeraren xehetasunak ezagutzeko. Datu fiskalei dagokienez, Agirrek azaldu duenez, “eskatutako informazioa Estatuko Zerga Agentziaren datu egituran oinarritzen zen, eta ez da baliagarria Gipuzkoako Foru Ogasunerako, datu horien tratamendua desberdina baita lurraldean”. Hala, Ogasun eta Finantzetako diputatuak zehaztu du Ogasun eta Finantza departamentuak lan handia egin duela urte amaieran eskaera formala jaso zuenetik, eta urtarrilaren amaieran EUSTATek eskura zuela Aldundiak behar zuen informazio fiskala ”. PFEZari lotutako datu fiskalez eta katastroko informazioaz gain, erreferentziazko prezioen indizea egiteko, EUSTAT, Ministerioaren irizpideei jarraituz, beste erakunde batzuen esku dagoen informazioa jasotzen ari da biztanleria-eremuari, erroldari eta errentamendu-kontratuei buruzko informazioa, besteak beste, bere lana burutzeko.
Itziar Agirrek eskerrak eman dizkie aldundiko teknikariei helburu hori “hain denbora laburrean” betetzeko erakutsi duten prestasunagatik, eta EUSTATi ere eskerrak eman dizkio, “erreferentziazko prezioen indizea eraikitzen egiten ari den lan handiagatik, lan konplexua baita, baina horren emaitzak etxebizitzaren erronkari aurre egiteko balioko baitu”. Agirre prest agertu da EUSTATekin eta Ministerioarekin berarekin “behar den guztian” lankidetzan jarraitzeko, eta bere hitzaldia amaitzeko azpimarratu du etxebizitza eskuratzea erronka bat dela, Aldundia esku artean dituen eskumen eta tresnen bidez lantzen ari dena, eta “horren erakusgarri argia da erreforma fiskalean aurkeztutako neurri sorta, etxebizitzarako sarbidea errazteko eta, horrela, Gipuzkoako herritarren ongizate integrala bermatzeko erronka horri aurre egin ahal izateko”.
4418