Gipuzkoak MUGI eredua aurkeztu du europan eskualdeko liderren aurrean
Gipuzkoak MUGI eredua aurkeztu du europan eskualdeko liderren aurrean
Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak POLIS (tokiko garraiorako teknologia eta politika berritzaileak garatzeko Europako hiri eta eskualdeen sarea) lantaldean parte hartu du gaur goizean. Lantalde hori Bruselan egin da, hiri-mugikortasun iraunkorrerako eta interes publikoa bermatzeko aldaketa bizkortuko duten gobernantza eta estrategiak aztertzeko.
Foro horretan egin duen hitzaldian, Romerok MUGIren tarifa-eredua aurkeztu die Europako eskualdeetako agintariei. Eredu hori garraio publiko, sozial eta ekologikoaren eredua da, eta Gipuzkoako herritar guztien batasun-elementua da. Harro gaude Gipuzkoan Europan bakarra den garraio-eredu bat daukagulako, ingurumenaren eta iraunkortasunaren kontuetatik haratago, eskubideen garraio publikoaren aldeko apustua baita. Ezaugarri horiek garraio publikoaren eremuan elkarreragingarritasunari eta iraunkortasun sozialari dagokienez, erreferentzia bihurtzen gaituzte Europan.
Mugikortasuneko diputatuak MUGI eredua balioetsi du. Eredu horrek tarifikazio eskuragarria proposatzen du ekonomikoki, ingurumenaren aldetik arduratsua eta sozialki bidezkoa. Elementu horiek funtsezkoak dira erakundeetatik lortu nahi den eta herritarrek eskatzen duten trantsizio justu eta soziala lortzeko.Gipuzkoa garraio publikoaren ereduaren abangoardia da Europan.
Bruselara egindako bidaian, Rafaela Romerok bi lan-bilera egin ditu Isabel Garcia Europako Parlamentuko garraio batzordeko lehendakariorde eta Pablo Fabreras, Adina Valean EBko Garraio komisarioaren kabineteko kidearekin.
2450