Gipuzkoak tokiko moda iraunkorreko lehen ‘Circular Green Store-a’ aurkeztu du Urbilen
Gipuzkoak tokiko moda iraunkorreko lehen ‘Circular Green Store-a’ aurkeztu du Urbilen
‘GK Green Fashion' klusterraren lau diseinatzailek salmenta fisikorako espazio bat izango dute Urbil merkataritza-gunean.
Monica Pedreira: “Funtsezkoa da tokiko moda jasangarria bultzatzea eta ikusaraztea, elkarlaneko ekonomiaren, sormenaren, emisio txikien, aberastasunaren eta tokiko enpleguaren adibide argia”.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak “Circular Green Store-a” inauguratu du Urbil merkataritza-gunean. ‘GK Green Fashion’ Moda Jasangarriaren Kluster gipuzkoarraren diseinatzaileentzat gune bat, salmenta fisiko partekaturako eremua, herritarrei moda jasangarria, ingurumenekoa eta soziala hurbildu ahal izateko.
Denda iragankor honen helburu nagusia da tokiko diseinatzaileen ikusgarritasuna handitzea eta pertsonentzazko erosketa-zirkuituetan sartzea, jende asko biltzen den gune batean. Oraingoan, lau markak erakutsiko dituzte beren produktuak abendu osoan zehar: Maider Alzaga, Kibo, Wave back Project eta Ekomodo.
Bere hitzaldian, Monica Pedreira Ingurumen zuzendariak adierazi du funtsezkoa dela “tokiko moda jasangarria bultzatzea”, elkarlaneko ekonomiaren, tokiko sormenaren, emisio txikien, aberastasunaren eta tokiko enpleguaren adibidea. Era berean, zuzendariak gaineratu duenez, “beste behin ere Gipuzkoa ekintzara igaroko da, bertako marken arropa jasangarriak herritarrengana hurbilduz, erosketarako beste aukera bat bihurtuz jende asko biltzen den Urbil merkataritza-gune baten barruan”.
Bestalde, Leyre Lobato Urbileko gerenteak esan du “oso pozik” dagoela, “Urbil beti izan baita aitzindaria ingurumen arloan eta birziklatze ekimenetan, eta ezin zuenez bestela izan, lehen store honen inaugurazioan egon behar ginen. Circular Green Storearen atzean dagoen ideia da tokiko hainbat diseinatzaile ekintzailek modari eta iraunkortasunari lotuta egiten duten lana ikusaraztea, merkataritza-gunean bertan lokal bat utzita, ingurunearekin eta ekonomia zirkularrarekin bat egiteko filosofiarekin bat etorriz. Bi ezaugarri horiek oso presente daude Urbilen DNAn”.
Fast Fashion modaren industria planetako kutsatzaileenetako bat da, ondasunen etengabeko erosketa merkea eragitera bideratutako ekoizpen masiboa duen eta ingurumenean eta gizartean eragin handia duen eredu bati erantzuten diona. Ildo horretan, Pedreirak azpimarratu duenez, “helburua tokiko markak eta moda jasangarria hurbiltzea dela, herritarrek erosteko beste aukera bat delakoan”. Urbileko Green Store zirkularra duela hamarkada bat AEBetan sortu zen dendaren kontzeptu bati dagokio.
4156