Gipuzkoak udalek 29 milioi gehiago izango dituzte Udalen Finantzaketarako Foru Funtsean
Gipuzkoak udalek 29 milioi gehiago izango dituzte Udalen Finantzaketarako Foru Funtsean
Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak 515 milioi euroko zuzkidurarekin itxiko du 2018 urtea, laugarren urtez jarraian bere errekorra gaindituz
Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF) 515 milioi euroko zuzkidurarekin itxi zuen 2018 urtea. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur azaldu die datua eta honen banaketa EUDELeko (Euskadiko Udalen Elkartea) ordezkariei, Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluaren bileran. Honela, laugarren urtez jarraian hobetu du bere errekorra funtsak, pasa den urtekoa ia %10ean gaindituz eta aurrekontua ia %6an hobetuz. Honen ondorioz, lurraldeko udalek 29 milioi euro gehigarri izango dituzte.
Gaurko bileran egon dira, Foru Aldundia ordezkatzen, Ogasuna eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañaga; Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu den Jose Ignacio Asensio; eta Zerga eta Finantza Politiketako foru zuzendari den Bittori Zabala. EUDELen aldetik, bestalde, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan egon dira Beasaingo alkate den Aitor Aldasoro; Elgoibarko alkate den Ane Beitia; Elgetako alkate den Iraitz Lazkano; Azpeitiko alkateorde den Estitxu Elduaien; eta Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkari den Jaime Dominguez-Macaya.
2118