Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako 300 ikaslek baino gehiagok Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatu dute Aldundiaren eskutik

Gipuzkoako 300 ikaslek baino gehiagok Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatu dute Aldundiaren eskutik

Jarduera honen bidez, ikasleek Nazio Batuen Erakundeak emandako Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutuko dituzte.

2020/01/23

Jose Ignacio Asensio: «Argi dugu ikastetxeak giltzarria direla gaztetxoak jarrera eta jokabide aldaketetan hezteko eta Gipuzkoa etorkizunean jasangarriagoa izan dadin lortzeko».

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna ospatuko du Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleekin, urtarrilaren 23an eta 24an, Garberako merkataritza gunean. Gipuzkoako hainbat ikastetxetako 300 ikaslek hartuko dute parte Nazio Batuen Erakundearen Agenda 2030eko Garapen Jasangarriaren Helburuak ezagutzera emateko tailerretan, eta, hala, jolasaren bidez, helburu horiekin bat egiteko gutako bakoitzak zer egin dezakeen edo tokian-tokian zer egin daitekeen pentsatzen lagunduko dute.

 

Ingurumeneko Departamentuaren iritziz, ingurumen politikek eragin, eta ekarpena egin dezakete garapen jasangarriaren 17 helburuetatik 14 betetzen. «Argi dugu ikastetxeak giltzarria direla gaztetxoak jarrera eta jokabide aldaketetan hezteko eta Gipuzkoa etorkizunean jasangarriagoa izan dadin lortzeko», adierazi du Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok.

 

Guztira sei tailer eskainiko dira, eta, horietan, bost ingurumen hezitzaileren laguntza izango dute ikasleek. Egun bakoitzean hiru bat taldek hartuko dute parte, eta tailer horietako bakoitza 45 minutukoa izango da. Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko galdera eta proba jolas bat egingo dute. Hausnarketa egin ondoren, Garapen Jasangarriaren Helburuetatik lau aukeratu beharko dituzte, eta horiek betetzeko konpromisoa hartu. Ondoren, beste ekintza bat proposatu beharko dute. Taldekide bat arduratuko da ekintza hori garapen jasangarriaren helburu egokian kokatzen, eta ikusgai geratuko dira Garberara bertaratzen diren lagunek edo hurrengo taldeek irakur ditzaten.

 

Saio hauek eskainiko dira:

23, osteguna:

  • 09:30-10:15: Zubimusu Ikastola. LH5. 50 ikasle. Villabona.
  • 10:20-11:05: Cristóbal Gamon. LH3. 50 ikasle. Errenteria.
  • 15:00-15:45: Cristóbal Gamon. LH4. 50 ikasle. Errenteria.

24, ostirala:

  • 09:30-10:15:       Txingudi Ikastola. LH3. 46 ikasle. Irun.
  • 10:20-11:05:       Txingudi Ikastola. LH3. 46 ikasle. Irun.
  • 11:10-11:55:      Zubimusu Ikastola. LH3. 54 ikasle. Villabona
  

1664