Gipuzkoako Aldundia Iparraldeko Mankomunitateko lehen lehendakariaren hautaketa ekitaldian izango da
Gipuzkoako Aldundia Iparraldeko Mankomunitateko lehen lehendakariaren hautaketa ekitaldian izango da
Gipuzkoako Aldundia Iparraldeko Mankomunitateko lehen lehendakariaren hautaketa ekitaldian izango da
Imanol Lasa foru bozeramaileak begi onez hartu du erakunde berria eta “mugaz gaindik lankidetzan aro berria” irekiko duela nabarmendu du
Gipuzkoako Foru Aldundia bihar Baionan egingo den Iparraldeko Mankomunitateko lehen lehendakariaren hautaketa ekitaldian izango da, pasa den urtarrilaren 1ean eratu zenetik erakunde honek ospatzen duen lehen topaketa. Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu eta foru bozeramaileak, pozik agertu da Frantziako Errepublikako lehen euskal erakundea martxan delako, azpimarratuz Gipuzkoako aprobetxatu nahi duen “mugaz gaindiko lankidetza aro berria” irekiko duela eragile berriak. Erakunde errealitate berriak, gehitu du, Gipuzkoa eta Iparraldearen arteko elkarlanerako aukera berriak sortu ditu.
Gainera, azaldu du euskal lurraldearentzako aitortza dela Mankomunitatearen eraketa, eta “bultzada berria bere instituzionalizazio prozesuari begira. ““Aurreneko aldiz, izaera juridiko-politikoa duen entitate batean egongo da ordezkatuta Iparralde. Eskumenak izango ditu politika fiskalean. Bitartekoak eman ahal izango dizkio bere buruari, herritarren zerbitzupean politika publiko eraginkorragoak eta asmo handiagokoak abiarazteko, ekonomian, garraioan, etxebizitza politikan, lurralde antolaketan, ekipamendu eta zerbitzuetan, kulturan, edota hizkuntzan”, adierazi du, berretsiz Gipuzkoak lehen egunetik egingo duela lan Iparraldearekin “loturak estutzeko”.
Mankomunitate berriak Iparralden orain arte zeuden 10 interkomunalitateak elkartzen ditu Communauté Pays Basque (CPB) izenpean. Eremu honetan 300.000 biztanle daude, 158 udalerritan banatuta, eta hauetatik %70 erakunde berriaren eraketaren alde agertu ziren. Erakundea osatzen dute 69 kide dituen kontseiluak, udalerri arteko organoak eta organo exekutiboak. Hauek ere biharko hitzorduan izango dira aukeratuak.
1559