Gipuzkoako Aldundiak mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera bultzatzen dihardu emakumeen artean
Gipuzkoako Aldundiak mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera bultzatzen dihardu emakumeen artean
Gipuzkoako Aldundiak mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera bultzatzen dihardu emakumeen artean
Mugikortasuneko foru diputatu Marisol Garmendiak ‘200 Emakume Bizian’ aurkeztu du.
Mugikortasuneko foru diputatu Marisol Garmendiak ‘200 Emakume Bizian’ aurkeztu du: emakume txirrindularien topaketa, emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatu eta bultzatzeko. Aldundiko Mugikortasuna departamentuak finantzatzen parte hartu eta lagundu duen ekimen honek bizikleta irteerak eta mugikortasun iraunkorrari buruzko solasaldiak eta hitzaldiak ere eskainiko ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna departamentuak, Kalapierekin, Donostiako Emakumeen Etxearekin eta Mujeres en Bici-Bizikumerekin batera, aurkeztu du ‘200 Emakume Bizian’, mugikortasun iraunkorra eta bizikletaren erabilera bultzatzeko emakumeen artean. Ekimen hau asteburu honetan egingo da, bizikleta duela 200 urte asmatu zeneko urteurrenarekin batera, eta bere helburua da 200 emakume biltzea emakume txirrindulariei ikusgarritasuna emateko eta beren eguneroko bizitzan bizikleta gehiago erabil dezaten bultzatzeko.
Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak ziurtatu duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat funtsezkoa baldin bada eguneroko bizitzan bizikleta erabiltzeak duen garrantziari buruz kontzientziatzen jarraitzea, are garrantzitsuagoa da berdintasun testuinguru batean eta emakume txirrindulariei ikusgarritasuna emanez egitea, oso urria baita oraindik Gipuzkoan eta foru bidegorrietan; horregatik, gure helburua da emakumeen artean gero eta gehiago erabiltzea bizikleta eta horretarako eskuartean ditugun erraztasun guztiak jarriko ditugu Mugikortasuneko departamentutik”.
Orain, foru bidegorrietan dagoen emakume txirrindularien portzentajea % 17koa da gutxi gorabehera, portzentaje txikia alegia, iraunkor dirauena aztertutako 2011-2017 aldian.
Datu horiek baloratzeko garaian, oso kontuan hartu beharra dago Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarean, hiriartekoa denez gero eta sarritan naturguneetan kokatuta daudenez gero, bizikleten erabilera nabarmen dagoela lotuta kirolari eta aisiari (% 72). Kirolari eta aisiari lotutako txirrindularitzaren eremuan, gizonezkoen pisua handiagoa da nabarmen: hala foru bidegorriak erabiltzen dituzten gizonezko txirrindularien % 75 arrazoi horregatik ibili ohi dira bizikletan, eta portzentaje horrek behera egiten du % 57ra emakumeen kasuan.
Orokorrean, Gipuzkoan gizonen % 45 har daiteke “ohiko txirrindularitzat” (bizikleta hilabetean behin gutxienez erabiltzen duela dio), emakumeen % 27en aurrean.
Garmendia diputatuaren hitzetan, “Mugikortasuneko departamentutik ahaleginak egingo ditugu bizikleta sarritan erabiltzen duten emakumeen kopuruak nabarmen gora egin dezan gure lurraldean. Horretarako, ‘200 Emakume Bizian’ bezalako ekimenak funtsezkoak dira garraiobide iraunkor eta osasungarri honetaz kontzientziatzen eta berau erabiltzen laguntzeko”.
‘200 Emakune Bizian’ asteburu osoan zehar ospatuko da, eta solasaldiak eta hitzaldiak ere eskainiko dira larunbat arratsaldetik, Belén Calahorrok zuzenduko duen lan-dinamika batetik hasita, hiri inguruneetan emakumeen artean bizikletaren erabilera sustatzeko. Bizikletaren oinarrizko mekanika-tailer bat ere emango da, eta ondoren mahai-inguru bat, ‘Emakume bizian: oraingo errealitatea eta etorkizuneko proiektuak’. Espainian emakumeen bizikleta mapari buruz informatuko da eta txirrindulari profesional batek solasaldi bat eskainiko du emakumeen egoerari buruz talde profesionaletan eta errendimendu handiko taldeetan. ‘Bikepacking’ tailer batean bizikletaz egiteko ibilbide luzeei buruz hitz egingo da eta mahai-inguru bat emango da bizikleta erabiltzen duten emakume bidaiariei buruz. Larunbateko jardunaldia afari-merienda batekin amaituko da.
Igandean, txirrindularitza martxa desberdinak daude aurreikusita: hiriko, errepideko eta mendiko bizikletentzat. EHUko ikasgela-eraikinetik irtengo da 8:30ean errepideko eta mendiko martxa, eta 9:00etan hirikoa. Azkenik, 12:30ean, ‘200 Emakume Bizian’ martxa irtengo da Donostiako Udaletik.
Azkenik, 12:30ean, ‘200 Emakume Bizian’ martxa abiatuko da Donostiako Udaletik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna departamentutik atze-argiak oparituko zaizkie bertaratzen direnei, bizikletan ipini eta sergurtasun handiagoaz ibil daitezen.
Gaur arte Gipuzkoako herri ezberdinetako txirrindulari kopuru garrantzitsua izena eman du ekitaldian. Gainera, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Frantziatik etorritako txirrindulari ugari ere bertan izango da.
1799