Gipuzkoako bilketa metatua % 12,2 igo da martxora arte, aurreko urtearen aldean
Gipuzkoako bilketa metatua % 12,2 igo da martxora arte, aurreko urtearen aldean
Foru erakundeak 113 milioi euro gehiago bildu ditu martxoan, 2023ko aldi berarekin alderatuta
Gipuzkoako zerga bilketa metatuak % 12,2 egin du gora, iazkoarekin alderatuta. Guztira, 1.039,2 milioi euro bildu dira martxoan, 2023an garai berean bildu zena baino 113 milioi gehiago. Diru sarrera osoak % 10,9 igo dira eta itzulketak, % 1,5 jaitsi . Zuzeneko zergen bilketa likidoak % 15,5 egin du gora, zeharkako zergenak % 6,9.
Martxora arte izandako bilakaera positiboa, funtsean, lan etekinen atxikipenengatik diru-sarrerak hazi izanak azaltzen du. Era berean, honako kontzeptu hauetako diru sarreren igoera aipatu behar da: BEZa eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak.
Zergaz zerga, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) kasuan, lan-etekinen gaineko atxikipenen kasuan 74,2 milioi euro gehiago bildu dira (+%15,3). PFEZaren zerga bilketa garbia % 15,2 hazi da, hau da, 80,4 milioi euro. Sozietateen gaineko zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 2,4 milioi handitu dira martxora arte, 2023ko aldi berarekin alderatuta. Bariazio horrek bi osagai ditu: batetik, sarrera gordinak 3,9 milioi handitu dira; eta bestetik, itzulketak 1,5 milioi hazi dira.
Foru Erakundeak kudeatzen duen BEZari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuz, zerga bilketa metatua % 6,4 handitu da, hau da 18,9 milioi euro gehiago. Atal honetan, sarrerak 17,2 milioi gehiago hazi dira (+% 4,2), eta itzulketak, ordea, 1,7 milioi euro gutxitu.
Zerga bereziei dagokienez, tabako-laboreen gaineko zergaren bilketa % 10,4 igo da, hau da, 2,3 milioi gehiago.
Jokin Perona, Ogasun eta Finantza diputatuaren hitzetan “2024ko lehen hiru hilabeteko zerga bilketa positiboa izaten ari da jarduera ekonomikoaren garapen sendoaren ondorioz, hala ere azpimarratu behar da oraindik ere hiru hilabete bakarrik igaro direla eta goizegi dela urtearen inguruko irakurketa bat egiteko, beraz konfiantza osoz gure gaitasunetan baina era berean zuhurtziaz kudeatzen jarraitu beharko ditugu hurrengo hilabeteak.”
2207