Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak berroneratze berdea bultzatu du Arrasaten
Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak berroneratze berdea bultzatu du Arrasaten
Esku-hartze hori udalerriko 12 kokapen estrategikotan egin da, 8.000 euroko inbertsioaren bidez, biodibertsitatea eta azpiegitura berdea sustatzeko helburuarekin.

Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak finantzatutako proiektuak indartu egiten du Arrasatek klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia, ekosistemak leheneratuz eta berdegune jasangarriak sortuz.
José Ignacio Asensio: “Klima-ekintza eta hiri-ingurunearen hobekuntza elkarrekin nola txertatu daitezkeen erakusten duen adibide nabarmena da proiektu hau. Gipuzkoako Foru Aldunditik konpromiso irmoa dugu gure naturaguneak berroneratzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Arrasate bezalako udalerriekiko lankidetza funtsezkoa da lurralde berde eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko”.
Kepa Urteaga: “Naturklimatik zabaldutako dirulaguntza aukera paregabea iruditu zitzaigun gure proiektuari sakontasun eta zabalkunde handiagoa emateko. Jasangarritasunean irabazteaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen digu. Zentzu horretan, Arrasateko Udaletik, martxan ditugu ere Mugikortasun Jasangarrirako Plan berriaren onarpena eta Azpiegitura berdearen, klimaren eta energiaren plan berriaren idazketa lanak. Herritarron bizi kalitatea bermatuko duen Arrasate jasangarria izateko”.
José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak eta Naturklimako presidenteak eta Kepa Urteaga Arrasateko alkateordeak Monterron parkea bisitatu dute gaur goizean, Arrasateko azpiegitura berdea eta biodibertsitatea hobetzeko proiektuaren inaugurazio-aurkezpenean. Asmo handiko ekimen hori Naturklima Fundazioak garatu du, Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez, eta Arrasateko Udalaren laguntza izan du.
Aurtengo ekainean hasitako proiektuaren amaierak mugarri bat markatu du udalerriko klima-aldaketa egokitzeko eta arintzeko estrategian, bertako naturaguneen berroneratzea sustatuz. Egindako jarduketek Arrasateko 12 kokapen estrategiko hartzen dituzte barnean, eta udalerria erreferente gisa finkatzen dute biodibertsitatea iraunarazteko eta babesteko tokiko politiketan.
Susperraldi ekosistemikorako hiru jarduketa-ardatz
Proiektuaren ardatza zerbitzu ekosistemikoak babesteko eta lehengoratzeko diseinatutako hiru esku-hartze mota ezartzea izan da:
- Baso jangarriak: fruta-arbolak eta zuhaixkak landatuz elikagaiak sortzeko diseinatutako espazioak. Fruitu jangarriak emateaz gain, eremu horiek zuhaixka-estaldura sustatzen dute, hiri-hondakinak murrizten laguntzen dute eta hainbat hegazti-espezierentzako babeslekua eskaintzen dute.
- Miyawde basoak: udalerriko hainbat zonaldetan landatutako baso trinko eta bioaskotariko horiek funtsezkoak dira karbonoa harrapatzeko eta airearen kalitatea hobetzeko. Bere metodologiak, landaketa misto eta hazkunde azkarrekoetan oinarrituak, tokiko ekosistema modu eraginkorragoan birsortzea ahalbidetzen du.
- Polinizatzaileentzako belardi floridoak: Biodibertsitaterako eta landare-ekoizpenerako funtsezkoak diren intsektu polinizatzaileak erakartzeko espazioak. Eremu horiek espezieen dibertsitate handiagoa sustatzen dute, eta polinizatzaileak elikatzeko eta ugaltzeko habitat bat eskaintzen dute.
Jarduketen kokaleku nabarmenenak Monterron pasealekua, Aldai parkea, Polo Garaiko tuneleko biribilgunea eta Gorostizako zelaiak dira, udalerriko beste gune enblematiko batzuen artean.
Jasangarritasunarekiko eta herritarren ongizatearekiko konpromisoa
Bere hitzaldian, José Ignacio Asensio diputatuak horrelako ekimenek klima-larrialdiaren egungo testuinguruan duten garrantzia nabarmendu du: “Klima-ekintza eta hiri-ingurunearen hobekuntza elkarrekin nola joan daitezkeen erakusten duen adibide nabarmena da proiektu hau. Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromisoa hartzen jarraitzen du gure naturaguneak berroneratzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Arrasate bezalako udalerriekiko lankidetza funtsezkoa da lurralde berde eta erresilienteago baterantz aurrera egiteko”.
Etorkizunerako inbertsioa
Proiektuak 7.994,80 euroko inbertsioa izan du guztira, eta hasieran planifikatutako aurrekontuaren arabera gauzatu da. Obrek honako hauek barne hartzen dituzte: belar-sastrakak kentzeko eta prestatzeko aurretiazko lanak, zuhaitzak landatzea, ongarri organikoa eta tutoreak jartzea, eta landaketa berriak ureztatzea.
Biodibertsitatearen eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustua
Aurkezpena amaitzeko, bisita gidatu bat egin dute Monterron parkean, eta bertaratuek bertatik bertara ikusi dituzte egindako hobekuntzak. Bai Gipuzkoako Foru Aldundiak bai Arrasateko Udalak ingurumena lehengoratzeko proiektuak sustatzen jarraitzeko asmoa dutela azpimarratu dute. Proiektu horietan herritarren parte-hartzeak funtsezko zeregina izango du.
Azpiegitura berde berri horrek udalerriak klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia hobetzen laguntzen du, biodibertsitatea indartzen du eta ingurune harmonikoagoa eta osasungarriagoa sortzen du Arrasateko biztanle guztientzat.
3463