Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %4,9 hazi ziren 2015ean, krisia hasi zenetik daturik onena
Gipuzkoako enpresen salmenta osoak %4,9 hazi ziren 2015ean, krisia hasi zenetik daturik onena
Esportazioak %8,2 igo ziren pasa den urtean, eta barne salmentak %3
Gipuzkoako enpresek salmenta osoen %4,9ko hazkundearekin itxi zuten 2015 urtea, 2007. urtetik jaso den gorakadarik handiena. Horrela, salmentek krisi aurreko hazkunde mailara hurbildu ziren 2015ean, batez ere esportazioen bultzadaren eraginez (+%8,2). Barruko salmenten igoera, bere aldetik, zertxobait txikiago izan zen, %3 hazi baitziren.
Datuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza departamentuak argitaratzen duen lurraldeko enpresen salmenta eta kanpo merkataritzari buruzko urteko txostenean jasotzen dira. Dokumentu honek Gipuzkoan sozietate egoitza duten enpresa ez-finantzarioek aurkeztutako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) aitorpenak ditu iturri.
“Salmenten gorakada berri ona da eta gure enpresak susperraldiaren bidean daudela adierazten du eta guk, Aldunditik, indarberritze zantzu hauek egonkortu nahi ditugu”, esan du Larrañagak honen harira
Departamentuaren arduradunak, Jabier Larrañagak, zenbakien irakurketa baikorra egin du, baina triunfalismoetatik aldendu eta zuhurtziaren alde egin du. “Salmenten gorakada berri ona da eta gure enpresak susperraldiaren bidean daudela adierazten du eta guk, Aldunditik, indarberritze zantzu hauek egonkortu nahi ditugu”, esan du Larrañagak, eta Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko plana bezalako egitasmoak jarri ditu adibide. “Ekonomia suspertzearen eskutik etorriko da errekuperazioa eta ekonomia sustapena dugu horretarako erreminta”, esan du.
Salmenten datuetara itzulita, esportazioek pisua irabazten jarraitzen duten lurraldeko enpresen salmenten esparruan. 2015ean salmenta osoen %38 izan ziren, 2014ko %36,9arekin alderatuta. Are aipagarriagoa, krisi aurretik hona (2006-2007 urteak) hamabi puntu baino gehiago igo da kanpo salmenten garrantzia. Esportazioen helmugari buruz, Europar merkatuek (batez ere Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua) jomuga nagusia izaten jarraitzen dute, munduko gainerako herrialdeetara egindako salmentak pisua irabazten jarraitzen dute.
Langile kopuruari erreparatuz gero, enpresa txiki eta ertainei (250 langile baino gutxiago dituztenak) saldutako 100 eurotatik 68 dagozkie. Hala ere, 2014ko datuekin alderatuz gero, enpresak handiak izan dira hazkunderik handiena izan dutenak (+%7,9). 100-250 langile bitartean dituztenak %7,4 gehiago saldu dute, 50-99 soldatapeko dituzten enpresak %6,3 gehiago, 25 eta 49 artean dituztenen salmentak %5,7 igo dira eta, txikienen kasuan (25 langile baino gutxiago dituztenak), salmentek %4,5 egin dute behera. Salmenten helmugari buruz, enpresa handienak dira nagusia esportazioen esparruan.
3461