Gipuzkoako eta Esloveniako 28 gazte Erasmus+ "Youth & Mental Health" proiektuan parte hartzen ari dira, Gazteria Departamentuak sustatuta
Volver Gipuzkoako eta Esloveniako 28 gazte Erasmus+ "Youth & Mental Health" proiektuan parte hartzen ari dira, Gazteria Departamentuak sustatuta
Gipuzkoako eta Esloveniako 28 gazte Erasmus+ "Youth & Mental Health" proiektuan parte hartzen ari dira, Gazteria Departamentuak sustatuta
18 eta 30 urte bitarteko ikasleak ostirala arte osasun mentalari buruzko proiektu bat lantzen ari dira Zarautzen eta Donostian.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak Erasmus+ "Youth & Mental Health" proiektua jarri du abian gazteen artean ongizate emozionala eta osasun mentala sustatzeko. Ostiralera arte, 18 eta 30 urte bitarteko Gipuzkoako eta Esloveniako 28 gazte ari dira parte hartzen hitzaldi, tailer eta jarduera praktikoetan. Jarduera horietan osasun mentala eta ongizate emozionala bezalako gaiak jorratzen dituzte. Bereziki, gai hauek lantzen ari dira: autozaintza, asertibitatea, une zailetan pertsonei laguntzea, eta elikadurak, arteak eta kirolak osasun mentalean duten eragin positiboa.
Lehen topaketa Gipuzkoan egiten ari dira, zehazki Zarautzen, martxoaren 17tik 23ra bitartean, baina gaur goizean Donostiako Santa Teresa komentua bisitatu dute, Koldo Mitxelena Kulturunearen egungo egoitza. Bigarren trukea apirilaren 21etik 27ra egingo da Mariborren, Eslovenian.
Isaac Palencia Gazteria zuzendariak adierazi duenez, "ekimen horiekin, Aldundiak berretsi egiten du egungo erronka emozional eta sozialei aurre egiteko gazte trebatuagoak eta kritikoagoak prestatzeko konpromisoa". Urteetan zehar, erakundeak gazteen ongizate emozionala hobetzeko hainbat ekimen sustatu ditu, "elkarrizketarako, hausnarketarako eta ekintzarako guneak sustatuz. Eta horregatik, proiektu hau, Erasmus+, adibide argia da nazioarteko lankidetzak osasun mentalari buruzko ikuspegiak eta irtenbideak hainbat testuingurutan aberastu ditzakeela eta, aldi berean, Gipuzkoaren eta Esloveniaren arteko loturak indartu ditzakeela ".
Osasun mentala gazteengan
"Youth & Mental Health" proiektuak Gazteria Zuzendaritzak gazteen osasun mentalarekin duen konpromiso irmoa islatzen du. Izan ere, urteetan zehar, gazteen ongizate emozionala hobetzeko hainbat ekimen sustatu ditu, elkarrizketarako, hausnarketarako eta ekintzarako guneak ahalbidetuz. Erasmus+ proiektu honek argi erakusten du nazioarteko lankidetzak osasun mentalari buruzko ikuspegiak eta irtenbideak aberastu ditzakeela hainbat testuingurutan, eta, aldi berean, Gipuzkoaren eta Esloveniaren arteko loturak indartu ditzakeela.
Gainera, osasun mentala gai nagusia izan da, Zuzendaritzaren Gazteak Auzolanean dirulaguntzen azken deialdian ere. Programa hau gizartean eragina duten proiektuak garatzen dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da; eta horien artean nabarmentzen da "Saretik esnatu" proiektua, deskonexio digitala lantzen duena eta Erasmus+ truke honen parte ere badena.
5785