Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea sustatuko du Aldundiak, entitate eta enpresa traktoreekiko lankidetzatik abiatuta
Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea sustatuko du Aldundiak, entitate eta enpresa traktoreekiko lankidetzatik abiatuta
Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea sustatuko du Aldundiak, entitate eta enpresa traktoreekiko lankidetzatik abiatuta
787.300 euro bideratuko ditu enpresa txiki eta ertainek traktoreen baliabideak eta eskarmentua aprobetxa ditzaten, atzerrira zabaltzeko
Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainentzako laguntza programa onartu du Diputatuen Kontseiluak, trakzioa duten enpresekin lankidetzarako, 787.300 eurorekin hornituta. Lurraldeko ETEei babesa eskaintza da honen helburua, enpresa eta entitate traktoreekin elkarlanetik abiatuta, atzerrira zabaltzeko. Hala jakinarazi du Imanol Lasa foru bozeramaleak gaur eskainitako prentsaurrekoan.
Egitasmo horrekin, atzerrian baliabideak dituzten eta eskarmentua duten enpresen indarra aprobetxatu nahi da, traktore izan daitezen, lurraldeko ekonomiaren globalizazioa sustatu eta enpresa hornitzaileen katea dinamizatzeko. Enpresen arteko lankidetza eta kooperazioa indartzen da horrela, ETEei nazioarteko merkatuetara zabaltzen laguntzeko ahalik eta modu erregular eta integralenean. “Gipuzkoan, eskarmentu handiko enpresa nazioartekotu garrantzitsuak ditugu, atzerrian sare sendoa dutenak. Enpresa horiek, atzerrian garatzen dituzten ekintzen bidez, eredu dira antzeko ekintzei heltzeko asmoa duten gertuko beste ETEentzat, eta lagungarri izan daitezke beren negozioa kanpoko merkatuetara zabaltzeko”, adierazi du Lasak.
Nekazari gazte berrientzako laguntzak handituko dira
Lehen sektorea bultzatzeko hiru diru-laguntza ildoren oinarriak ere onartu ditu Kontseiluak: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko diru-laguntzak; nekazari gazteek enpresak sortzeko diru-laguntzak; eta ustiategi txikien garapena helburu dutenak. Lehen bi ildoek Europako kofinantziazioa jasoko dute. Ustiategi txikien garapenerako laguntzak, aldiz, bere baliabideekin bideratuko ditu Aldundiak oso-osorik.
Lasak iragarri du apustu handia egingo dutela “estrategikoa den sektorea indartzeko”. Hala, nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko diru-laguntzek 2.250.000 euroko aurrekontua edukiko dute; nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzek, 675.000 eurokoa; eta ustiategi txikien garapeneko laguntzek, azkenik, 90.000 eurokoa.
4782