Gipuzkoako etxeek ingurumenean duten eragina murriztu ahal izango dute
Gipuzkoako etxeek ingurumenean duten eragina murriztu ahal izango dute
BerrAktibatu + Etxean ekimena iristen da Gipuzkoara, herritarrak ingurumen jasangarritasunean engaiatzeko egitasmoa.
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoako etorkizuna, bai ingurumenarena, bai ekonomikoa eta bai soziala ere, iraunkorra izatetik pasatzen da. Argi izan behar dugu giza jarduera guztiak jasangarriak izan behar dutela etorkizuna izan nahi badugu eta klima aldaketaren mehatxua ekidin nahi badugu”.
José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak; Xabier Esteban, Naturklimako zuzendari teknikoak eta Juan Arizaga, Aranzadi Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Berraktibatu + Etxeetan ekimena aurkeztu dute. Global Action Plan (GAP) izeneko nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearen ekimen hau Gipuzkoara iritsi da Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuko finantzazioari esker eta Naturklima eta Aranzadi Zientzia elkartearen lankidetzari esker. Herritarren bizi-ohiturak aldatzeko eta herritarrak lurraldearen iraunkortasunaren aurrerapausoetan inplikatzea du helburu.
Ingurumeneko diputatuak, José Ignacio Asensiok, Gipuzkoan iraunkortasunaren jarraipena ahalbidetzen duten tresnak edukitzea beharrezkoa dela azpimarratu du, eta bide batez, gure lurraldean modu iraunkor batean aurrera egitea ahalbidetuko duten politikak ezartzea. “Gipuzkoako etorkizuna, bai ingurumenarena, bai ekonomikoa eta baita soziala ere, iraunkorra izatetik pasatzen da. Argi izan behar dugu giza jarduera guztiak jasangarriak izan behar dutela etorkizuna izan nahi badugu eta klima aldaketaren mehatxua ekidin nahi badugu. "
2019an Berraktibatu + ekimena martxan jartzen hasi zen Gipuzkoa unibertsitatearen eremuan, eta orain, proiektua Gipuzkoako etxebizitzetara luzatzen da. Berraktibatu + Etxeetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuaren finantzaketa eta Naturklima eta Aranzadi Zientzia elkarteen lankidetzari esker eman da. Izan ere, bi azken erakunde hauek izango baitira ekimenaren komunikazioa, difusioa eta dinamizazioaren arduradun. Juan Arizaga, Aranzadi Elkarteko zuzendaritza batzordearen kideak nabarmendu du "Aranzadi Zientzia Elkartetik hamarkadak daramatzagu ingurumenaren babesean lanean zientzia eta ingurumen kudeaketa proiektu desberdinen bidez. Hori dela eta, gure erakundearentzat Berraktibatu + Etxeetan modu zuzena eta egokia da herritarren ohiturak aldatzeko; ingurumenarekin arduratsuagoak izateko eta gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko”.
Berraktibatu + Etxeetan ekimenaren helburua sentsibilizazioa eta herritarren parte hartzea sustatzea da ingurumen iraunkortasunaren alde; hau da, ohitura-aldaketa bat Gipuzkoako etxeetara zabaltzea, familiei ingurumenean eragina murrizten lagunduz.
“Plataforma digital baten bitartez, programa honek aukera ematen die etxeei (biztanleen ikuspuntutik) egunerokotasunean praktikan jartzen dituzten neurriei buruz jabetzeko, ingurumen arloan duten errendimendua baloratzeko - gainerako parte-hartzaileen datuekin konparatuz -, eta neurri edo datu horiek hobetzeko informazio eta kontseilu praktikoekin. Bide batez, ingurumenean inpaktu gutxiago edukitzeko”, azaldu du Xabier Esteban Naturklimako zuzendari teknikoak.
Horrela, Berraktibatu + Etxeak web plataforma batean oinarritzen da batez ere, bertan informazio erraz eta praktikoa egongo da eskura, etxeko hondakinen sorrera murrizteko, energia eta ur aurrezpena sustatzeko, kontsumoa eta erosketa arduratsua bultzatzeko, tokiko ekonomia areagotu eta mugikortasun iraunkorrago bat aktibatzeko, besteak beste. Programan parte hartzea eta izen ematea doan izango da etxebizitza guztientzat.
Behin plataforman erregistratuta, galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko ahal izango du parte-hartzaile bakoitzak bere eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio horren ondoren, ohitura horien eragin negatiboak murriztuko dituzten ekintza txiki eta sinple batzuk proposatuko zaizkie, eskuliburu informatibo praktiko batzuen bitartez.
Hizpide dugun programa Aktibatu + programaren jarraipena da. 2012-18 urteen artean egon zen indarrean Bizkaian, eta 4000 etxek baino gehiagok, 112 udalerrik, 66 irakaskuntza zentrok eta 3 unibertsitatek hartu zuten parte; guztira, 57.000 pertsona baino gehiago engaiatu ziren. Berraktibatu + ekimenaren helburuak Nazio Batuen 2030 Agendarekin bat egiten dute. Global Action Plan–Plan de Acción Global (GAP), nazioarteko ekimenean dago oinarrituta, ikuspegi baikor, ideia xume eta ekintza praktikoetan oinarrituta dagoena. Helburua, pertsonen ohiturak aldatzea da. Baliabideen erabileran eraginkortasuna hobetzea eta planetan eragin negatiboa murriztea bilatzen du, etxeko eta tokiko ekonomiaren alde eginez.
1537