Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundia Estatuko erakunde aurreratuena da administrazio digitalaren ezarpenari dagokionez

Gipuzkoako Foru Aldundia Estatuko erakunde aurreratuena da administrazio digitalaren ezarpenari dagokionez

EY aholkularitza enpresak egindako azterketak % 96,5eko betetze maila egiaztatzen du, hurrengo aldundiaren aurretik oso

2019/03/25

Gipuzkoako Foru Aldundia erakunde liderra da administrazio digitalaren aplikazioan estatu mailan, EY aholkularitza enpresak orain gutxi argitaratutako txostenaren arabera. Azterketa horrek administrazio publikoen heldutasun digitalaren maila aztertu du erabiltzailearen ikuspegitik, kontuan hartuta 17 autonomia erkidegoak, 52 aldundi eta kabildoak, eta 21 udal nagusi. Foru erakundea da, horien guztien artean, legeak ezarritako baldintza gehienak betetzen dituena (% 96,5), eta abantaila handia du hurrengo Aldundiarekiko, hau da, Sevillako Aldundia, zeinak % 84,7 egiaztatzen baitu. Kontuan hartzen badira aztertutako erakunde guztiak, Eusko Jaurlaritza bigarren postuan dago foru administrazioaren ondoren (% 94,7).

Azterketaren helburua da identifikatzea zer hobekuntza egin behar diren administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen inguruan herritarrek duten esperientzia optimizatzeko. EY enpresak 39/2015 eta 40/2015 legeetan jasotako 132 errekerimenduak  elkartu ditu, guztira 9 gai hartuta (web ataria; egoitza elektronikoa; herritarrei eta enpresei zuzendutako laguntza; identitate digitala eta sinadura elektronikoa; ordezkaritza eta erregistro elektronikoa; espedientea, dokumentua eta artxibo elektronikoa; herritarrentzako komunikazioak eta jakinarazpenak; elkarreragina; eta berrerabilera), eta pisu haztatu bat eman die herritar eta enpresentzako duten garrantzi eta interesaren arabera. 

Aipatutako bi legeek paradigma aldaketa eragin dute zerbitzu publikoen prestazioan eta administrazio publikoen funtzionamenduan, funtzionamendu digitalerako oinarriak finkatuta. Pixkanaka ezarriko dira bi arau horiek eta, horrela, indarrean egongo dira osorik 2020ko urrian, 2018. urtearen amaieran onartutako luzamenduaren ondoren.  Txostenak hau adierazten du hitzez hitz: «Aldundiak ahalegin handiak egin ditu administrazio digitalaren esparruan», gainerako administrazioen gainetik, eta eransten du «ahaleginak egiten jarraitu behar duela bai inbertsio mailan, bai barneko antolaketa mailan», errekerimendu guztiak betetze aldera. 

Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko diputatuak «oso positiboki» balioetsi ditu azterketaren emaitzak, eta, aldi berean, adierazi du Aldundia eta euskal erakundeak «ondo kokatuta» daudela eraldaketa horri aurre egiteko, baina, hala ere, ahalegina egiten jarraitu behar dutela teknologia berrien «potentzialtasun guztiak» aprobetxatzeko, eta kanal anitzean oinarritutako arreta eskaini behar dutela herritarren beharrei aurre hartzeko eta zerbitzu pertsonalizatuak emateko, gardentasuna handitzeko, zerbitzua hobetzeko eta bikaintasuna bilatzeko.

Lasak azpimarratu du administrazio elektronikoaren aplikazioa onuragarria dela bai herritarrentzat eta baita ere administrazioekin jarduten duten eragileentzat (elkarteak eta enpresak, besteak beste). «Burokrazia murriztea ekarriko du, on line tramitatzeko aukera izango delako eta ez delako dokumentuak eta bikoiztuak aurkezteko beharrik izango.  Eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunari dagokionez, kostuak murriztuko direlako, batez ere paperean, bikoizketa administratiboak ezabatuko direlako, eta izaera pertsonaleko datuen babesa bermatuko delako.  Erantsi du Aldundiak nahiz Gipuzkoako udalek prestatuta egon behar dutela administrazio elektronikoa alderdi desberdinetan ezartzeko: erregistroak, espedienteak, jakinarazpenak, artxibo elektronikoak, lizitazioak, dirulaguntzak…» «Belaunaldi digitala dator eta lurraldeak erantzun egokia eman behar dio», bukatu du.

  

1554