Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek elkar hartu dute 2017-2019 aldian gizarte zerbitzuak finantzatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek elkar hartu dute 2017-2019 aldian gizarte zerbitzuak finantzatzeko

Aldundiak eta udalek batera finantzatuko dute ELZ, bakoitzak % 50 jarrita. GFAk gehienez ere 8.192.461 euroko ekarpena egingo du. ELZk zaintza behar bereziak dituzten 4.800 pertsonari eskaintzen dio etxeko laguntza

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Mahaiak gaur egin duen bileran, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek. Eudelek ordezkatuta, elkar hartu dute, eta 2017-2019 aldian ELZ (Etxeko Laguntza Zerbitzua) batera finantzatuko dute, alde bakoitzak % 50 jarrita. Erabaki hori hartzeko, udalen proposamenak eta legez ezarritako eskumenen banaketa hartu dituzte kontuan. Horretarako, GFAk gehienez ere 8.192.461 euroko ekarpena egingo du, eta gaur egun egiten den ekarpena progresiboki berregokituko da. Era berean, hitzarmenaren arabera, Gipuzkoako ELZren hobetzeko xedez, Aldundiak egingo duen ekarpenaren % 25 hobekuntzak finantzatzera bideratuko da. Zer hobekuntza egingo diren erabakitzeko, kontuan izango da xede horretarako sortutako batzorde teknikoak egindako txostena.

Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak azpimarratu du hitzarmen honek “indartu” egiten duela GFAk ELZren alde egiten duten “apustu argia”. Zerbitzu horrek, orain arte, urtean 14,8 milioi euro jaso ditu kutxa publikotik, eta  zaintza behar bereziak dituzten 4.800 pertsona baino gehiagori eskaini dio etxeko laguntza. “Zehazkiago, iaz ELZk 4.843 pertsonari eskaini zion etxeko laguntza, horietatik 3.021 mendekotasuna zutenak, eta 1.822 autonomoak baina mendekotasun arriskua zutenak.

Horrela, orain arte, mendekotasuna duten pertsonen gastuaren % 82 foru erakundeak ordaindu izan du eta gainerako % 18a, berriz, udalek. Pertsona autonomoen kasuan, aldiz, % 70 GFAk hartzen zuen bere gain, eta % 30 udalek. Alabaina, joan zen abendutik indarrean dagoen gizarte zerbitzuen euskal legeak finantzaketa modua birpentsatu beharra ekarri du. Horri dagokionez, diputatuak gaineratu du, dagoeneko ELZren inguruko zalantzarik ez badago ere, udalen “eskumeneko zerbitzua” dela osorik, eta hura finantzatzea ere udalei baino ez dagokiela. Gainera, “ukaezina da” “laguntza zerbitzu” bat dela, baina aldi berean baita “prebentzioko” zerbitzu bat ere, pertsona askori ahalbidetzen diona “etxean geratzea”. Beraz, argi eta garbi, “guztion intereseko” zerbitzu bat da.

Hitzarmenak beste hainbat puntu garrantzitsu biltzen ditu: batetik, GFAk bere gain hartuko ditu udal egoitzak Kabia-n sartzearen ondorioz eratorritako gastu guztiak, 7,5 milioi eurotan balioetsiak. Bestalde, 2017an, Gizarte Zerbitzuen Funtsa % 50ean banatuko da, foru eta udal eskumenekoak diren zerbitzuak ahalbidetzeko. Beraz, Gipuzkoako zerbitzuen ezohiko finantzaketarako aurreikusita dauden 6.578.000 euro zati berdinetan banatuko dira, 3.289.000 euro GFArentzat eta beste 3.289.000 euro lurralde historikoko udalentzat. Azkenik, GFAk eta Gipuzkoako udalek adierazle multzo bat ezarriko dute, egin asmo diren hobekuntzen helburuak zein neurritan lortzen diren ebaluatzeko.

GFAk gehienez ere 8.192.461 euroko ekarpena egingo du, eta gaur egun egiten den ekarpena progresiboki berregokituko da.
  

1586