Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak eman dizkio Pasaladean 55 urte baino gehiagoko langebabeak enplegatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak eman dizkio Pasaladean 55 urte baino gehiagoko langebabeak enplegatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Marisol Garmendia sozialista buru duenak, 150.000 euroko laguntza bideratu du Oarsoaldea eskualde-agentziarentzat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Marisol Garmendia sozialista buru duenak, 150.000 euroko laguntza bideratu du Oarsoaldea eskualde-agentziarentzat. Laguntza horren xedea izango da 55 urte baino gehiagoko langabeak lan-munduratzeko programa garatzea, betiere Pasaialdeko biziberritze integraleko estrategiaren barruan.

 

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerriekin adostutako inbertsioei batzen zaie aste honen hasieran Diputatuen Kontseiluak onartu duen laguntza hori. 2 milioi euroko zenbatekoa duten inbertsio horiei esker, zenbait jardun egin ahal izango da hiri-ingurunea, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena hobetzeko, birgaitze-lanak egiteko eta gizartearen, kulturaren eta turismoaren arloko azpiegitura berriak zuzkitzeko.

Marisol Garmendia diputatuak adierazi du “konpromiso argia dugu Pasaialdearen biziberritze integraleko prozesuarekin; izan ere, hiri-espazioak birgaitzea eta leheneratzea bilatzeaz gain, zonaren ekonomia suspertzeko konpromisoa ere badugu, Oarsoaldea eskualde-agentziaren eskutik enplegu berrien sorrera bultzatuz. Azken finean, gure eskumenetatik, Pasaialdeko gizarte-kohesioa eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi dugu”.

 “Zorionez, Gipuzkoako Foru Aldundia beste erakunde batzuekin batera ari da Pasaialdea biziberritzearen aldeko ahalegina egiten, hala nola Eusko Jaurlaritzarekin, Portuko Agintaritzarekin, eskualdeko udalekin, Oarsoaldea agentziarekin eta Pasaialdeko eragile sozialekin, ekonomikoekin eta kulturalekin” nabarmendu du Marisol Garmendiak.

Oarsoaldea agentzia, bestalde, programa integrala ari da garatzen eskualdean, enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko neurrien bidez. Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren diru-laguntza honako alderdi hauetara bideratuko da: denbora luzez langabe daudenak lan-munduratzeko plan batera, kultura-turismoarekin eta itsas ondarearekin lotzen den jakintza-transferentziara, lan-munduratzeko programak garatzearekin lotzen diren ekipamenduak erostera, eta itsas kulturarekin lotzen diren turismo-produktuak diseinatzera eta sustatzera.

Onartu den diru-laguntza 150.000 eurokoa da, hau da, Pasaialdean enplegua sustatzeko arloan garatzen ari den programaren kostuaren % 80.

Garmendiak adierazi duenez, “garrantzi handikoa da eskualdearen ikuspuntutik, enplegu-nitxo berriak eta lanpostuak sortzeko arlo berriak garatzea, batik bat inguru horretan gora egiten ari diren jardueretan, esate baterako itsasoarekin lotzen den kultura-turismoan. Eta ezin ditugu ahaztu denbora luzez lanik gabe dauden 55 urtetik gorako langabeak, krisialdi ekonomiko luze honen ondoriorik latzena jasaten ari den oso populazio-sektore kaltebera baita. Gipuzkoako Foru Aldundiak Oarsoaldea eskualde-agentziari ematen dion 150.000 euroko laguntzak oso kontuan ditu pertsona horiek, eta baliagarria izan beharko du pertsona horiek trebatzeko eta arlo profesionaleko ezagutza eta birziklatze-tresna berriak izateko eta, hartara, enplegua lortzeko”.  

  

1695