Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako TEZ omendu du haren 50. urteurrenean
Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosako TEZ omendu du haren 50. urteurrenean
Kulturako diputatu Denis Itxasok Tolosako Ekimen Zentroaren arduradunak hartu ditu larunbat honetan eta, nabarmendu duenez, TEZek “mende erdi honetan Tolosa jarduera-gune bihurtu du euskal kultura eta herriaren izena luze-zabalean proiektatzeko”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Tolosako Ekimen Zentroari eta Kulturako diputatu Denis Itxasok haren arduradunak hartu ditu Foru Jauregiko Tronu Aretoan. Han, TEZen jarduera eta ahaleginak balioetsi eta aitortu ditu; izan ere, 50 urtean zehar, interesez eta gartsu, inguruko guztiak kutsatzeko gai izan da, tolosar ugariren lankidetza bilduta kulturarekin, turismoarekin, herri-tradizioekin edo jai-jarduerarekin lotutako bere programak eta ekimenak aurrera eramateko. Bost hamarkada hauetako lana aitortzeko, Itxasok Gipuzkoako ereserkiaren partitura bat oparitu dio TEZi. Hori guztia agintari ugariren aurrean egindako ekitaldi batean, barnean hartuta Tolosako alkate Olatz Peon edo Marisol Garmendia diputatua.
Denis Itxasok gogoratu duenez, “Duela 50 urte, 1967an, kulturaz, turismoaz eta, zergatik ez esan, Euskadirekin, euskararekin, gure musikarekin edo gure literaturarekin lotutako guztiaz hitz egiteak, onberak izanik, agintarien mesfidantza sakona pizten zuenean, tolosar geldiezinen talde batek beren bizitza katramilatu eta TEZ sortzea erabaki zuen. Eta kultura-bokazio argiaz, irabazi-asmorik gabe eta modu altruistan, egia bihurtu dute eta praktikan jarri Eman eta zabal zazu, eta oinarri horretatik “Tolosatik Mundura!” kaleratu.
Omenaldi-ekitaldia kontzertu txiki batekin itxi da, Gipuzkoako zenbait abesbatzaren eskutik, non Landarbasok, Eskifaiak, Oñatiko Ganbarak, Oroithek eta KUP Taldeak hartu duten parte.
2060