Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Donostia, 2023ko irailak 13.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, bere gaitzespen irmoena adierazi nahi du Astigarragan gertatutako eraso matxistaren aurrean. Era berean, Foru Aldundiak bere gertutasuna eta elkartasuna adierazten dio biktimari, Foru Aldundiko langilea dena, bai eta haren senide eta hurbilekoei ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Astigarragako Udalak argitaratutako adierazpenarekin, Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean Erantzun Publikoa emateko Gipuzkoako Protokolo Instituzionalaren jasotzen duena betez. Horrelako gertakarien jatorria da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta, emakumeen mende eta kontrolpean egon nahi duten jarrera eta ideia matxistak.
Horregatik guztiagatik, berriro ere, berdintasunaren aldeko aldarrikapena azpimarratzen dugu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzea, bai eta pertsonaren duintasuna, sexu-askatasuna eta osotasun fisikoa errespetatzea ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean. Emakume guztiek dute aisialdiaz eta gizarte-harremanez askatasun osoz gozatzeko eskubidea, eta, horregatik, berriz ere adierazi nahi dugu indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak, udalerriak eta hiriak nahi ditugula.
Nerea Isasi Berdintasuneko foru zuzendariak, Aldundiko arduradun eta langileekin batera, bihar 19:00etan Joseba Barandiaran plazan egingo den gaitzespen kontzentrazioan parte hartuko du.
2479