Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bere prestakuntza baliabideak jarri ditu eduki sexualeko txatak salatu dituzten ikastetxeen esku

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bere prestakuntza baliabideak jarri ditu eduki sexualeko txatak salatu dituzten ikastetxeen esku

Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria kezkatuta azaldu da WhatsAppeko bi foro daudelako Donostiako ikastetxeetako milatik gora ikaslerekin eta eduki pornografikoa eta iruzkin iraingarriak partekatzen dituztenak. Egoeraren larritasunaren aurrean, sexu edukiko txatak salatu dituzten ikastetxeen eskura jarri ditu Aldundiaren baliabideak.

2023/11/23
Isaac Palencia Gazteriako zuzendaria director de juventud

Isaac Palencia, Gazteriako Foru Zuzendaria


Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendaria kezkatuta azaldu da WhatsAppeko bi foro daudelako Donostiako ikastetxeetako milatik gora ikaslerekin eta eduki pornografikoa eta iruzkin iraingarriak partekatzen dituztenak. Egoeraren larritasunaren aurrean, sexu edukiko txatak salatu dituzten ikastetxeen eskura jarri ditu Aldundiaren baliabideak. Ildo horretan, adierazi du zuzendaritza horrek prestakuntzako ekimen bat abian duela, Treba Gurasoak, hitzaldiak eta tailerrak ematen dituena, eta hitzaldien artean badaudela bi tailer egoera horri aurre egiteko baliabide egokiak izan daitezkeenak. Are gehiago, adierazi du Gazteriako Zuzendaritza irekita dagoela ikastetxeen eskaerak jasotzeko, beste baliabide batzuk abian jartzeko,  besteak beste ikasleekin esku-hartze zuzena egin ahal izateko. Ildo horretan, gazteria zuzendaria bera Donostiako ikastetxeetara deitzen ari da, baina interesa duten ikastetxeak ere harremanetan jar daitezke zuzendaritzarekin helbide elektroniko honetan: gazteria@gipuzkoa.eus

Gazteriako Zuzendaritzak honako prestakuntza-baliabide hauek eskaini dizkie ikastetxeetako zuzendaritzei: Alde batetik, lehen tailerra emango luke Eider Goiburuk; psikologian lizentziaduna, sexu hezitzailea, emakume eta gizonen berdintasuneko teknikaria eta pedagogian doktorea da Eider, eta hitzaldia izango litzateke sexu pornografiari eta sexu hezkuntzari buruzkoa. Bestalde, Rakel Gamito hezkuntzaren zientzietako doktoreak interneti eta sare sozialei buruz hitz egingo luke.

Bere iritziz, hitzaldi horiek, txatak edukitzeak izan ditzakeen arriskuei eta ondorioei buruzko informazioa emateaz gain, tresnak eta estrategiak ere eskainiko dituzte ikasleek egoera horri modu seguruan eta arduratsuan aurre egin ahal izateko. Eider Goiburu eta Rakel Gamito profesional handiak dira, ezagutza eta esperientzia zabala dute eta ezaugarri horiek funtsezkoak izango dira ikasleei mezu argiak helarazteko eta gertatutakoaren larritasunaren inguruan sentsibilizatzeko, eta baita hezi eta egungo egoerari aurre egiteko baliabideak emateko.

Bestalde, gogorarazi du gaur egun haurrek geroz eta gazteago eskuratzen dutela mugikorra eta, ondorioz, funtsezkoa dela hezkuntza erakundeen eta erakunde publikoen arteko erantzun integral eta koordinatua ematea, eragindako ikasleentzako ingurune seguru eta osasungarriagoa sortzeko.

Azkenik, azaldu du Treba Gurasoakek atzo bertan aurkeztu zuela lehen tailerra, Eider Goiburuk emango duen «Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?». Tailer hori berria da Treba Gurasoak programaren baitan antolatutako hitzaldien katalogoan, eta Gipuzkoako eskualde guztietan emango da azarotik maiatzera. Hitzaldi hau abian jartzeko arrazoietako bat da gizartea geroz eta sexualizatuagoa dagoela eta gazteek eduki guztiz desegokietarako sarbidea dutela. Adibide argia dira Donostiako ikastetxeetako ikasleen txatak, sexu edukia eta eduki iraingarria partekatzen baitzuten.

               

  

1133