Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Ogasuna “sakon” ikertzen ari da zerga ihesari buruzko azken informazioen edukia

Gipuzkoako Foru Ogasuna “sakon” ikertzen ari da zerga ihesari buruzko azken informazioen edukia

“Betiko lez”, lurraldeko zerga araudiari iruzurrik egin zaion ala ez ikertuko da

2016/04/03

Gipuzkoako foru Ogasunak “sakon” ikertuko du atzo eta gaur artean zerga ihesari buruz argitaratutako informazio eta dokumentuen edukia, foru erakundeak honelako kasuetan “beti” egin ohi duen bezala, “araudiari iruzurrik egin zaion edo ez argitzeko”. Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, zerga iruzurraren aurkako jarduketa zuzentzen duen departamentuaren eta foru Gobernuaren helburu estrategikoetakoa dela gogoratu du eta, kasu honi dagokionez, “ohiko ikerketa prozedurak jada martxan jarri direla” nabarmendu du.   
Iruzurraren aurkako jarduketa Ogasunaren egunerokotasunaren parte da eta foru erakundea etengabe ari da honetan lanean, gogoratuz betiere konfidentzialtasunaren inguruan egun indarrean dagoen legedia errespetatuz jokatuko dela. Bestalde, azpimarratu foru Ogasuna esparru honetara bideratzen dituen baliabideak indartzen ari dela.

  

1909