Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako herritarrek 8,8ko balorazioa ematen diote 2022ko Errenta eta Ondarearen kanpainan jasotako arretari

Gipuzkoako herritarrek 8,8ko balorazioa ematen diote 2022ko Errenta eta Ondarearen kanpainan jasotako arretari

Autolikidazioko eta errenta mekanizatuko edo aurrez aurreko arretako proposamenak 1,4 eguneko batez besteko epean itzuli dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak bere zergadunei 2022ko Errenta eta Ondarearen kanpainan ematen dien zerbitzuak oso ondo altua kalifikazioa jaso du (8,8/10). Zehazki, zenbait alderdik, hala nola adeitasuna, konfidentzialtasuna errespetatzea, informazioaren zehaztasunaren eta zabaltasunaren kalitatea eta hautatutako hizkuntza ofizialeko arretak, 10etik 8,5etik gorako nota jaso dute, foru erakundeak urtero egiten duen errenta eta ondarearen kanpainako zerbitzu-kartan gaur argitaratutako emaitzen arabera.

Txosten horretan, Gipuzkoako herritarren gogobetetze-indizea jasotzen da, errentaren aitorpena egiteko orduan jasotzen duten arretari eta tratuari dagokienez, bai eta foru erakundeak berak kalitatezko zerbitzu publiko baten prestazioa hobetzeko hartzen dituen konpromisoen betetze-maila ere.

Horri dagokionez, Ogasun eta Finantza Departamentuak 2022ko kanpainarako hartutako helburuetako bat izan zen itzulketak hiru eguneko batez besteko epean egitea. Eta nabarmen bete da, 1,4 egunera murriztu baita autolikidazioaren eta errenta mekanizatuaren edo aurrez aurreko arretaren kasuetan.

Bestalde, errentaren aitorpena egiterakoan Gipuzkoako herritarrek ogasunarekin egin beharreko izapideak errazte aldera, aurten 269.344 autolikidazio-proposamen bidali dira, aurreko kanpainan baino 12.000 gehiago. Horrek esan nahi du zergadunen % 67k likidazio-proposamen bat jaso zuela, Departamentuak ezarritako % 60ko helburua gaindituz. Ildo horretan, nabarmentzekoa da, halaber, proposamen horien % 83 onartu direla 2022an, foru ogasunaren % 80ko konpromisoa gaindituz.

Ogasun eta Finantzetako diputatu Jokin Peronaren hitzetan, "emaitza horiek departamentuak lurralde historikoko zergadunei kalitatezko zerbitzua emateko egindako ahalegina aitortzen dute, eta helburu hori betetzen jarraitzeko beharrezkoak diren tresnak garatzen eta hobetzen jarraitzera animatzen gaituzte".

Inkesta eskuragarri dago kanpainan zehar (apirila-ekaina) beren iritzia eman nahi duten zergadun guztientzat. Aurten, 14.000 balorazio-galdetegi baino gehiago bete dira 2022ko errenta-kanpainaren inguruan.

Foru Ogasunak zerbitzuaren hobekuntzan aurrera egiteko hartutako konpromisoak betetze aldera, simulazio-programa jarri du zergadunen eskura gaurtik aurrera, kalkuluak

egin ditzaten eta 2023ko ekitaldirako errentaren eta ondarearen aitorpenaren emaitza aldez aurretik planifikatu dezaten. Zergabidea plataformaren bidez eskura daiteke programa (www.zergabidea.gipuzkoa.eus).

  

1309