Gipuzkoako Hondakinen Plangintza berriaren partaidetza prozesuak 173 ekarpen bildu ditu
Gipuzkoako Hondakinen Plangintza berriaren partaidetza prozesuak 173 ekarpen bildu ditu
164 eragilek parte hartu dute partaidetzazko deliberazio prozesuan, zeintzuk 173 ekarpen egin dituzten hondakinen arloan.
Nabarmentzekoa da berrerabiltze eta birziklatze sektorearen partaidetza, tailerretara gerturatutakoen kopuruaren %39a izanik eta dokumentuari ekarpen ugari eginez.
José Ignacio Asensio: “Plan berriak (GHHKPO 2019-2030) hondakinen birziklatzearen eta balorizazioaren zirkulua itxiko du, helburutzat ezartzen du birziklapenean %70a lortzea eta Gipuzkoa prest utziko du ekonomia zirkularraren eta klima aldaketaren erronkari aurre egiteko”.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen plan berriaren (GHHKPO 2019-2030) partaidetzazko deliberazio prozesua gauzatzen ari da. Prozesu honen helburua da Gipuzkoako hiri-hondakinen kudeaketaren egungo errealitatea aditzera ematea, oro har, sozializatzea, erantzukidetasuna sustatuz gipuzkoar gizarte osoan. Hondakinen kudeaketaren arloan eskumena duten eragileak, gizarte eragileak eta herritarrak parte hartu dute. Egun, emaitzak itzultzeko fasean kokatzen da prozedura. Orain arte 164 eragilek parte hartu dute eta hondakinen arloan 173 ekarpen egin dituzte idatziz eta on-line plataformaren bitartez egindakoak barne hartuz.
José Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak, Gipuzkoako berrerabiltze eta birziklatze sektorearen partaidetza “handia” azpimarratu nahi izan du, ‘GK Recycling’ Gipuzkoako berrerabiltze eta birziklatze klusterrak ordezkatzen duena. Zehazki, parte hartu dutenen %39a sektore honetakoak izan dira eta dokumentuari ekarpen ugari egin dizkiote.
Egindako ekarpen gehienek gai hauek jorratu dituzte: hiri-hondakinen karakterizazioen maiztasuna handitzeko beharra; asimilagarriak diren Industriako, Merkataritzako eta Erakundeetako hondakinak zein Eraikuntza eta eraispen-hondakinen kontrola eta jarraipena; erosketa berde publikoko lan talde baten sorrera; erosketa berde publikoko programan erosketa zirkularra gehitzeko beharra; ekintza fiskalaren baterako analisia beste foru Departamentuekin; birziklatutako materialak erabiltzeko diskriminazio positiboa; birziklatutako eta berrarabilitako produktuen sarrera sustatzeko obra eta zerbitzu kontratu publikoetan derrigorrezko ehunekoa ezartzea; Berrerabilpenerako prestakuntza Zentroaren beharren analisia eta ikerketa egitea eta hondakinen kudeaketan gertutasun printzipioa bultzatzea.
Hondakinen Plan berri honen partaidetzazko deliberazio prozesua hiru fasetan garatzen da: lehendabiziko fase informatiboa irailean gauzatu zena; bigarren deliberazio fasea urrian egin zena; eta emaitzen itzultze azken fasea orain ospatzen dena. Informazio eta deliberazio faseetan informazio horniketa egin zen gardetasunez zirriborroari eta partaidetzazko ereduari ekarpenak egin ahal izateko; materiarekin zerikusia duten talde ugarirekin bilerak egin ziren ere. Azkenik, emaitzen itzultze fasean, prozesuan dauden eragileekin itzultze batzarrak egingo dira, baita talde politiko anitzekin ere. Herritarrentzako on-line plataforma egongo da ere eta komunikazio zein hedaketa jarraitua.
Lehendabiziko bi faseetan beraz, interesa duten eragileei GHHKPOren edukiak ezagutzera eman zitzaizkien, sor daitezkeen ekarpen guztiak bildu eta aberasteko asmoz. Horretarako, informaziozko sei saio egingo dira: Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak, GHK-k eta mankomunitate guztietako kideekin; udaletako teknikariekin; GK Recycling Birziklatze eta Berrerabiltze klusterreko kideekin; GK Green Fashion, Gipuzkoako Moda Jasangarriaren klusterrarekin; kontsumitzaileen elkarte, merkatal gune, HOREKA sektorea eta Elikagaien Bankuarekin; eta ekologista talde, sindikatuak eta herritarren plataformekin. Parte hartu dute ere Batzar Nagusietako talde politikoek eta Ingurumeneko Batzarreko kideek.
Hondakinen plan berria hasten da GHHKPOk bere garaian ezarri zituen helburuak bermatu ondoren, birziklapena %70eko tasan (2030) kokatuko duen azpiegitura sistema batetik eta birziklatu ezin diren hondakinen aprobetxamendu energetikoarekin. Modu horretan, Gipuzkoak lortuko du zabortegirik gabeko kudeaketa sistema bat ezartzea, sortzen dituen hondakin guztiak baliabide propioekin tratatzeko gai izango dena, eta ondorioz 0 zabor isurketa eragingo duena. Egoera hau Departamentuak 2015ean aurkitu zuenaren oso bestelakoa da. Orduan, Gipuzkoan azpiegiturak falta ziren, zabortegiak itxita zeuden eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa egoera larrian zegoen Zubietako Hondakinen Kudeaketa Zentroa geldiarazteak eragin zituen zorren ondorioz.
Foru arduradunak esan du jauzi kualitatibo handi bat dela, izan ere plan berriari esker “lehenengo aldiz, Gipuzkoak hondakinen plan bati helduko dio Europako herrialde garatuenen baldintza beretan”.
Hauek dira 2019-2030 Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrean (GHHKPO 2) ezarritako helburuak: prebentzioa maximizatzea; gaikako bilketa eta birziklatzea ahalik eta gehien optimizatzea; konpostajean eta materia organikoaren biometanizazioan ahal den guztia aurreratzea; birziklatu ezin diren hondakin guztiak balorizatzea, eta lehen mailako hondakinen isuririk ez eragitea.
1767