Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ingurumenaren Gunearen azterlanak 180 lanpostuen sorrera eta 45.000 etxebizitzarentzako energia aurreikusten du

Ingurumenaren Gunearen azterlanak 180 lanpostuen sorrera eta 45.000 etxebizitzarentzako energia aurreikusten du

220.000 euroko aurreztea ahalegindu eta urtean 94.000 tona dioxido karbono isurtzea saihestuko du.

2016/12/17

Ingurumen Diputatua, José Ignacio Asensioak energian espezializatuta dagoen G-Advisory (Garrigues taldea) Aholkularitzak Gipuzkoako Ingurumen Guneari buruz egin duen txostenaren emaitzak aurkeztu ditu Batzar Nagusietan. Sozio-ekonomikoki eta ingurumenari begira izango duen inpaktu positiboari buruz aritu da Asensio.Agerraldian Maximo Martin eta Javier Naranjo egon dira.

Bilduko bozeramaileari erantzunez, José Ignacio Asensiok azaldu du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen eraikuntza eta kudeaketa esleituko zaion UTEa ez dela merkeena, baizik eta arlo tekniko eta ekonomikoa kontuan hartuz kalifikazio hoberena eskuratu duena dela, eta azpimarratu du “1000 puntutik 900 puntu baino gehiago lortu dute, oso esanguratsua esleipen prozesua nolako izan den ezagutzeko”.

Asensiok gogorarazi du zein izan zen jasotako egoera non ez zegoen inolako azpiegiturarik hondakinak tratatzeko. “Eta zuek gipuzkoarrei zerbitzu emateko aldi baterako irtenbide guztiak hondatzen ari zarete. Zein da aukera? Mutiloa, Tutera edo Merueloko irtenbideak edukiko ez bagenitu guztion zaborra kalean geratuko litzake”, baieztatu du.

Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian jartzeko, 212 milioi euroko hasierako inbertsioa beharrezkoa da eta 6 milioi euro inguru urteroko inbertsioa ekipoak mantendu eta berritzeko. Ustiapen gastuak 15 milioi eurokoak izango dira, %15a langileen gastuak direla eta.

Erraustegiak 80 zuzeneko lanpostu sortuko ditu urtean  eta zeharka eta induzitutako 108 lanpostu. Denetara beraz, 188 lanpostu. Lanpostu hauek Kualifikazio handiko lanpostuak izango dira eta hori onuragarria izango da langileentzat Euskadik duen maila teknologiko handia kontutan izanik. Soldatak bai zuzenak eta bai zeharkakoak 3,9 milioi/urtean suposatuko dute.

Ingurumen Guneak sortuko duen energia elektrikoa urteko 160.000 Mwh izango da, 45.000 etxetako eta 120.000 pertsonaren beharrak betetzeko nahikoa.

Guneak hainbat aurrezpen sortuko ditu kontzeptu hauek direla eta:

  • Iturri berriztagarrien bitartez elektrizitatea sortzea, energia hori prezio merke batean eskainiz eta, ondorioz, elektrizitate prezio marjinalak merkeagoak ezarriz.
  • Elektrizitatea sortzeko erregai fosilen inportazioa murriztearen ondorioz
  • Isurketa eskubideen erosketa kostuak murriztuz.

Guneak kontzeptu horiengatik lortuko dituen aurrezpenak urteko 220.000 eurokoak izango dira.

Balorazio Energetikoko planta modernoek, oro har, eta Zubietakoak, bereziki, atmosferara egiten dituzten isurketen kontrolari dagokionez, azterketak dioenaren arabera, Administrazioarentzat errazago da balorazio energetikoko instalazioetan (isurketen kontrola)  ingurumen araudia betetzen dela egiaztatzea zabortegietan baino (lixibatuen ihesen kontrola). Gainera, ingurumen legedia murriztaileagoa da industria arloko bestelako jardueretarako baino, beharrezko isurketen gehieneko mugak industria askotakoen azpitik baitaude.

Hondakinak zabortegira eramateak balorazio energetikoak baino %53 emisio bruto eta  %160 emisio neto gehiago sortarazten du. Zabortegiek, urtean 11 milio CO2 tona isurtzen dute, hau da errasutegi batek baino 19 aldiz gehiago. Planta berriarekin 94.000 CO2 tona gutxiago emitituko da eta kontrola etengabea eta zorrotzagoa izango da.

Txostenaren beste ondorio bat da balorizazio energetikoak birziklatzearekin eta konpostajearekin duen harreman zuzena. Hala baieztatzen dute ingurumena arloan aurreratuenak diren herriek erraustegiak eduki arren euren birziklatze tasak handiak baitira.

“Europar Batasunak, Espainiak, Euskadik eta Gipuzkoak hiri-hondakinei dagokionez anbizio handiko helburu lotesleak ezarri dituzte eta instalazio berriak ezarritako helburu horiek lortzeko lagungarri izango da”, esan du Asensiok.
  

1425