Gipuzkoako udalek 7,4 milioi gehiago jasoko dituzte 2015eko Foru Fondoaren aldeko likidazioari esker
Gipuzkoako udalek 7,4 milioi gehiago jasoko dituzte 2015eko Foru Fondoaren aldeko likidazioari esker
Gipuzkoako udalek 7,4 milioi gehiago jasoko dituzte 2015eko Foru Fondoaren aldeko likidazioari esker
437 milioi jasoko dituzte guztira, 2015eko aurrekontuetan ezarritakoa baino %1,7 gehiago
Gipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 7,4 milioi gehiago jasoko dituzte 2015ean Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik, pasa den urtean funts honek izandako %1,7ko hazkundeari esker. Guztira, 437 milioi, %99,85 udalentzat eta beste %0,15 Eudelentzat. Honen arabera, Foru Fondoak 2014ean baino 19 milioi euro gehiago ditu 2015ean, %4,32 hazkundea alegia. Horrela azaldu die lurraldeko udaletako ordezkariei Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak, Jabier Larrañagak, Donostian gaur arratsaldean burutu den Gipuzkoako Finantzen Kontseiluaren baitan.
Banaketa pasa den asteko ostegunean Gasteizen elkartu zen Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan adostu zuten hiru lurraldetako Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, bertan burutu baitzen 2015eko likidazioa. Udalerriek aurreikusita zeuden 429,5 milioien ordainketak 2015ean zehar jaso zituzten, eta otsailaren 25ean jasoko dute aipatutako 7,4 milioiko gainsoldata.
Kopuru hau era horizontalean banatuko da Gipuzkoako udaletxeen artean, bakoitzak duen pisuaren arabera. Horrela, lurraldeko udalerri nagusiei bideratuko zaizkie diru-partida handienak. Esaterako, Donostiak 2 milioi euro gehiago jasoko ditu, Irunek 620.000 euro, Errenteriak ia 400.000 eta Eibarrek, bere aldetik, 279.000 euro gehigarri izango ditu.
Larrañagak datuaren irakurketa baikorra egin du eta Gipuzkoako udalentzako albiste ona dela nabarmendu. Hala ere, “zuhurtzia” eskatu die tokiko administratzaileei, “nazioarteko eszenatokian dauden ziurgabetasunak hortara behartzen gaituzte eta”. “Eskura ditugun baliabideei ahalik eta etekin gehien atera eta gure erakundeen jasangarritasuna bermatzeko garaia da”, azpimarratu du Larrañagak, eta udalei zentzu honetan lan egiteko eskatu die.
Eranskinak:
2723