Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoan hondakinak aberastasun eta enplegu iturri gisa ulertzeko astea

Gipuzkoan hondakinak aberastasun eta enplegu iturri gisa ulertzeko astea

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 17tik 25era bitartean ospatuko da.

José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak 2030. urterako birziklatzearen sektorearen zifrak bikoizteko eta 10.000 enplegu lortzeko aukera du. Ekonomia zirkularrak hondakinak lehengai berri edo energia bezala erabiltzen ditu eta gakoa da klima aldaketari aurre egiteko”.

 

Denis Itxaso: “Prebentzioa gizartearen esparru guztien esku dagoen auzia da. Azpimarratu beharreko aldaketa kulturala da, izan ere, gizarteak duen erronka garrantzitsuenetarikoa da”.


Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 17tik 25era bitartean ospatuko da eta bere helburua da erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako egungo ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea.

 

Ingurumeneko Departamentuak antolatutako ekimen nagusiak dira: birziklatutako lehengaiekin lan egiten duten enpresen erakusketa; itsasoetan plastikoen eragina gutxitzeko birziklatze kanpaina; ehun-gaien berrerabilpenerako eta birziklapenerako tailerrak; birziklatze musika orkestraren kontzertua; eta moda jasangarriaren desfilea.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, azaroaren 17tik 25era bitarteko astean hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hondakinak baliabide bilakatzeak eta prebentzio politiken sustapenak eta ekonomia zirkularrak Gipuzkoarentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatzeko prestatu duten programa aurkeztu du eta nabarmendu du ekonomia zirkularra giltza dela Gipuzkoaren etorkizunarentzat, “enpresak, ezagutza, gizarte ekimenak eta instituzioak koordinatzea ezinbestekoa da lurralde jasangarriagorantz aurrera egiteko”. Denis Itxaso Kulturako eta Kiroletako diputatuak adierazi du prebentzioa gizartearen esparru guztien esku dagoen auzia dela: “Azpimarratu beharreko aldaketa kulturala da, izan ere, gizarteak duen erronka garrantzitsuenetarikoa da”.

 

Programak honako ekintza hauek barne hartzen ditu: hondakinak lehengai gisa erabiltzen dituzten bederatzi enpresak erakutsiko dute hondakin horiekin zer material eta produktu fabrika daitezkeen; itsasoetan plastikoaren eragina gutxitzeko birziklatze kanpaina; ehun-gaien berrerabilpenerako eta birziklapenerako tailerrak; Gipuzkoa Basket Klubarekin batera gaikako bilketak duen garrantziaren inguruko sentsibilizazio kanpaina; sukaldaritza iraunkorreko jardunaldia Basque Culinary Centerrean; “Azken minutua” programan egindako lanarengatik enpresei esker ona adierazteko ekintza;  Ecoembesen Birziklatze Musika Orkestraren kontzertua; eta moda jasangarriaren desfilea Miramar jauregian.

Gipuzkoaren kasuan, Ingurumeneko Departamentuarentzat Prebentzioaren Astea da bere egintza nagusietako bat, gipuzkoarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuarekin. Antolatutako ekintzen ardatza da hondakinen sorrera gutxitzea eta hondakinetan dauden lehengaiei probetxu ateratzea, ekonomia zirkularreko oinarriak betetzeko eta bigarren erabilera emateko. Helburua da herritarrei jakinaraztea ekonomia zirkularrerantz iragateak duen garrantzia, azpimarratzea aukera bat dela eta hondakinak gaika biltzearen esfortzua garrantzitsua dela helaraztea, izan ere, hondakina baliabide bilakatzean tokiko ekonomia eta enplegua sortzen da.

 

José Ignacio Asensiok azaldu du bere Departamentuaren helburua dela eliminazioan oinarritutako piramidetik prebentzioan oinarritutako piramidera igarotzea. “Ezinbestekoa da egungo erabili eta botatzeko produktuetan oinarritutako ekonomia linealaren eredua eraldatu eta ekonomia zirkular batera jotzea. Gipuzkoak eredu-aldaketa horri dagokion abantaila sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak baliatu ahal izan ditzan”, adierazi du Asensiok.

 

“Prebentzioa eta ekonomia zirkularra aukera bat dira Gipuzkoarentzat eta klima aldaketari aurre egiteko aukera ere badira. Hondakinak lehengai berri gisa erabiltzea edo energetikoki probetxu ateratzea emisioak gutxitzeko modu eraginkorrena da eta ekonomia zein enplegu berdea sortzen dute Gipuzkoa jasangarriagoa bihurtuz”. Zentzu honetan, Asensiok adierazi du Gipuzkoak beharrezkoa den industria eta ezagutza duela sektoreari bultzada sendoa emateko, birziklatze industriaren zifrak bikoiztuz eta 10.000 enpleguak lortuz 2030a baino lehen.

 

Asensiok baieztatu du Astearen zeregina dela barneratuta dugun giza kontzientzia handitzen jarraitzea; hondakinen prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean oinarritutako gizartea eraikitzeko. Eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.

  

1382