Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ideiak sarituko ditu Altuning pro-Gipuzkoak

Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ideiak sarituko ditu Altuning pro-Gipuzkoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta Altuna Fundazioko Patronatuak aukeratutako epaimahai batek ikasleek egindako ekarpen guztiak aztertu ondoren sei proiektu saritzea erabaki du. Proiektu horietako lau euskaraz aurkeztu dira.

Altuning Pro sarien irabazleak

Altuning-en parte hartzeko Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ideiak, informazioak eta esperientziak landu eta eskaini behar izaten da, ekarpen zehatzak eginez. Aurten, 48 ikaslek hartu dute parte sariketa honetan. Horietatik 13 iritsi dira finalera eta, azkenik, epaimahaiak 6 proiektu saritzea erabaki du.

Altuning pro-Gipuzkoa-an parte hartzeko izena eman duten ikasleek, lehenik, Gipuzkoa hobetzeko galdeketa orokor bat erantzun dute. Ondoren, Gipuzkoa hobetzeko nahi beste gogoeta eta proposamen landu eta aurkeztu dituzte.

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatuak azpimarratu duenez "Altunak duela hiru mende eman zituen pausuei jarraiki, Gipuzkoatik aldendu dira ezagutza aurreratuenak jasotzeko goseak mugituta. Baina, ostera, itzuli eta etxetik urrun jasotako ezagutza hemen, Gipuzkoan, aplikatu dute. Hau da, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldunditik, gure gazteentzako nahi dugun nazioarteratze eredua. Gipuzkoatik irtete hutsa ez da, inolaz ere, beti onuragarria, beharrak eragindakoa bada edota jasotakoak ez badu eraginik gurean. Ez dugu gure gazteentzako obligaziozko erbesteratzerik nahi. Inolaz ere. Altunaren eredua da gurea: irten, ikasi, eta itzuli kanpoan jasotakoarekin hemengoa, Gipuzkoa eta gipuzkoar gizartea, aberastera. Borondatezko atzerriratze bat ezagutza aurreratuenen bilaketak eragindakoa eta gero mozkinak ekarriko dituena".

Altuning proiektua 2009an jaio zen. Gaurko gazteek, beren jatorrizko herrien etorkizuna hobetze aldera, mundu zabalean aurki daitezkeen ideia, jarduera eta erakunde onenen bila saia daitezen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta Altuna Fundazioko Patronatuak aukeratutako epaimahai batek ikasleek egindako ekarpen guztiak aztertu ondoren sei proiektu saritzea erabaki du. Proiektu horietako lau euskaraz aurkeztu dira.


Hauek dira aurtengo sarituak:
-        Sara Alonso Barandiaran. Donostia, Tecnun. Diseinu industrialeko ingeniaritza. Atzerriko egonaldia Finlandian.
-        Iratxe Bidaola Larrea. Villabona, Mondragon Unibertsitatea. Hezkuntzako gradua. Atzerriko egonaldia Danimarkan.
-        Jon Diaz Criado. Donostia, Dustuko Unibertsitatea. ADE+Zuzenbidea. Atzerriko egonaldia AEBn.
-        Mikel Gomez de Segura Marauri. Donostia, EHU. Ingeniaritza zibila. Atzerriko egonaldia Txilen.
-        Oier Penacho Alonso. Gasteiz/Donostia, Deustuko Unibertsitatea. ADE+Zuzenbidea. Atzerriko egonaldia AEBn.
-        Izaro Toledo Retegi. Oiartzun, EHU. Filosofiako gradua. Atzerriko egonaldia Argentinan.
 

  

2912