GNaturaldiaren lehen edizioa iritsiko da aste honetan Errenteria, Eibar, Oñati eta Tolosara
GNaturaldiaren lehen edizioa iritsiko da aste honetan Errenteria, Eibar, Oñati eta Tolosara
Gipuzkoa Naturaldia sormen kolektiboko ekitaldia da, Gipuzkoako Naturari buruzko kalitatearen dibulgazioa sustatzeko eta publiko osoari zuzendua.
Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak antolatzen du, nahiz eta Tolosako Naturaldian duen jatorria. Bere izpiritua jaso du, erronkak bere gain hartu ditu eta baliabide eta jakituria guztia erabiltzen ari da proiektu kolektibo baten mesedetan.
Proiektua 3 dimentsiotan hazi da: Gipuzkoako hainbat egoitzatan egingo da; hiru urtarotan luzatuko da (udazkena, negua eta udaberria) eta naturaren eta dibulgazioaren munduko eragileak arituko dira lankidetzan, baita gizarte osoa ere.
Maiatzean Donostian maila goreneko 54 dibulgatzaile elkartu zituen trantsizio eta hausnarketa garai batek balio izan zuen naturaren dibulgazioari buruzko hausnarketa partekatua egiteko, naturaren kalitatezko dibulgazioak zeri buruzkoa eta nolakoa izan behar duen, eta sormenaren eta komunikazioaren munduak nola lagun dezakeen horretan. Orain aro berri bati eman zaio hasiera naturaren dibulgazioa lurralde osora eramateko.
Hala, GNaturaldiaren edizio hau, aurten Errenterian, Eibarren, Oñatin eta Tolosan hasiko da.
“Gipuzkoa Naturaldiatik bide guztiak landu nahi ditugu Naturaren ezagutza eta harekiko maitasuna lortzeko, bereziki Gipuzkoakoarekin. Gipuzkoa Naturaldiaren oinarria natura eta ingurumena eta hauen defentsa dira. Sormenezko dibulgazioa sustatu nahi dugu, atsegina eta erakargarria eta ludikoa, Naturaren berri ondo emango duena, kalitatearekin eta irizpidearekin eta pasioz”, azaldu du Asensiok.
“Gipuzkoak altxor natural ugari ditu, behar adina ezagutzen ez direnak. Horregatik, ekimenean parte hartuko duten udalerriek aukera izango dute euren balore naturalak ezagutzera emateko eta azaltzeko, eta bisita gidatuen bidez erakusteko, eta ziur gaude oso interesgarriak izango direla bai herrikoentzat bai Gipuzkoar guztientzat".
Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuaren eta aipatutako udalerrien arteko lankidetzak hainbat jardueraren antolaketa erraztuko du eta herritarrei naturara hurbiltzen eta sentitzen lagunduko die.
Aurreikusitako ekintzetako bat LAS ESTACIONES filmaren proiekzioa da, Jacques Perrim eta Jacques Cluzaud-ek zuzenduta, “Nomadas del viento” eta “Oceanos”-en sortzaile direlako ezagunak, eta oraingo honetan izotz arotik gaur egun arteko bidaia egiten dute, eta ikusleei aukera emango diete Europako basoek denbora zehar izan duten garapena ikusi eta sentitzeko. Las estaciones ipuin zoragarria da, hausnarketarako bidea ematen duena eta gizateria eta animalien erreinua elkartzen dituen historia zalapartatsu eta luzea kontatzen duena.
Baina filmaren proiekzioaz gain, udalerri bakoitzean tokian tokiko adibide bat jarriko da eta bisita gidatuak antolatuko dira.
Errenteria
Ekitaldiak hilaren 14an izango dira Reina aretoan 19:00etan. Filmaren proiekzioaren aurretik, Arturo Elosegi doktoreak, EHUko Ekologia katedradunak, Añarbeko baso erreserbari buruzko zehaztapenak aurkeztuko ditu.
Eta larunbatean, 17an, bisita gidatua antolatu da Añarbera bertako natur balioak ezagutzeko. Irteera 10:00etan izango da Susperregi jatetxean eta 14:00etan bukatuko da. Izen ematea ingurugiro@gipuzkoa.eus web orrian edo 943 112915 telefono zenbakian egingo da, abenduaren 16a baino lehen (gehienez 30 pertsona).
Eibar
Ekitaldiak hilaren 15ean egingo dira Coliseo antzokian 19:00etatik aurrera. Udaleko Ingurumen zinegotzi Jon Iraolak Arrate, Santa Cruz eta Kalamua eremuetako Babes eta Kontserbazio Plan Bereziaren berri emango du.
Oñati
Ekitaldiak Oñatiko zineman egingo dira 19:00etatik aurrera. Bertako adibidea Iturrigorri izango da, eta Naturtzaindiako kide Iñaki Aizpuru biologoak azalduko du. Eta astean zehar saioak antolatuko dira goizetan eskola umeentzat.
Igandean, 18an, bisita gidatua antolatu da Iturrigorrira bertako “berrikuntzat” ezagutzeko. Irteera goizeko 8:30ean egingo da Oñatiko plazatik eta eguerdira artekoa izango da.
Tolosa
18an, bisita gidatua antolatu da Elosegi parkera bertako natur balioak ezagutzeko. Irteera Beotibar frontoitik izango da 11:30ean eta bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izango da.
19an, Naturtzaindiako kideak eta biologoak Uzturreko basoaren ezaugarriak azalduko ditu 19:00etan Topicen.
1585