Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Go Mobility azokak babes zabala

Go Mobility azokak babes zabala

Ficobak feriaren Batzorde Teknikoaren lehen topaketa hartu du gaur

Batzordeko argazkia

Erakunde publikoetako, enpresetako, teknologia zentroetako eta mugikortasun iraunkorrarekin eta energiarekin zerikusia duten elkarteetako hogeita hamar batek ordezkarik hitzordua dute gaur Ficoban, Go Mobility feriaren antolaketari lagunduko dion Batzorde Teknikoaren lehen bilera dela eta. Feria azaroaren 27an eta 28an izango da Gipuzkoako Erakustazokan.  
Europako hegoaldean egiten den lehen erakusketa industriala da etorkizuneko mugikortasun iraunkorrarekin zerikusia duena, elektro-mugikortasunaren eta energia biltzearen eremuan dabiltzan profesional eta enpresei zuzendua, eta jada interes handia piztu du sektoreko enpresetan, erakundeetan eta zentroetan. Horren erakusle garbia da gaur Batzorde Teknikoan bildu den ordezkaritza. 

Gipuzkoako Aldundia izan ezik, batzordekide dira Energiaren Euskal Erakundeko, Irungo eta Donostiako Udalatako eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euro-eskualdeko Bulegoko ordezkariak, Energia, Mugikortasun eta Logistika klusterrak, ACICAE eta AEDIVE. Orobat, puntako zenbait enpresak ere parte hartzen dute batzordean: CAF taldea, Irizar e-mobility, Gamesa Electric, Ingeteam, Cegasa. Ikusi eta Fagor Ederlan. Cidetec, Vicomtech, Tecnalia, CIC Energigune, Mondragon Unibertsitatea eta EV4SCC ere bertan daude. Batzordearen xedea izango da ekitaldiak izango dituen edukien gainean aholku ematea eta abalatzea, eta partaideen ezagutzak ekartzea Mugikortasun Iraunkorraren Sektorera, hartara ekitaldia ahalik eta eraginkorrena izateko sektorea osatzen duten interesak metatzeko. Batzorde Tekniko hau bi aldiz bilduko du urte honetan Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan, Irunen.

Go Mobility – Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition feria Gipuzkoako Aldundiak sustatzen du eta Mugikortasun Elektrikoaren Garapen Industrialerako Gipuzkoako Estrategian kokatzen da, zeina mugikortasunarekin eta energiarekin zerikusia duten 40 eragile, enpresa, teknologia zentro eta erakundek burutu baitute partaidetza prozesu baten bidez. Aurreikusten da hitzordu industrial berritzaile honek maila goreneko 1.500 profesional biltzea (zuzendaritzetako kideak eta erosketa arduradunak). Bertan, sektorean izan diren azken berrikuntzetarako erakusketa eremua ez ezik, zenbait hitzaldi eta mahai-inguru, ibilgailuentzako testetarako zonalde bat, matchmaking eta Go Mobility sariak izango dituzte. Halaber, nazio eta nazioarte mailako erosle gonbidatuen programa bat antolatuko da, ezaugarri horiek dituzten 50 eroslek erakusketan parte har dezaten helburuarekin.

  

1661