Guztiok Mugituz sariaren hurrengo banaketa
Guztiok Mugituz sariaren hurrengo banaketa
Abenduaren 14an Guztiok Mugituz ekimenaren bosgarren edizioa egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sari hori ematen du lurraldean mugikortasun jasangarria eta inklusiboa bultzatzen laguntzen duten ekimenak, programak edo proiektuak aitortzeko.
Aurten Gehituk jasoko du saria, Euskal Herriko lesbiana, gay, bixesual, trans eta intersexualen elkarteak, LGTBI+ komunitatearen eskubideak erabat aitortzearen alde egindako lanagatik eta sexu-orientazioagatiko edo identitate transexualagatiko lege eta gizarte diskriminazioaren aurka egindako lanagatik.
Saria emateko ekitaldia Tabakaleran egingo da, eta online ere jarraitu ahal izango da. Curro Peña (Currikitaum) Nazioarteko Zuzenbideko doktore eta GKEentzako eta erakunde publikoentzako giza eskubideen aholkulariak parte hartuko du. Aktibista izateaz gain, ILGA World Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersexen Nazioarteko Elkarteko ikerketa-taldeko kidea da.
Topaketan Kukai Dantzaren parte hartze artistikoa izango da.
Aldez aurretik izena eman behar da, bi kasuetan, hemen.
Aurreko urteetan hauek jaso dute saria: Bizikume eta Kalapie elkarteek (2017), Gipuzkoako emakumeen artean bizikleta sustatzeko “Gaur nire txanda da” izeneko ekimenagatik; Errenteriako Gurutze Gorriaren Tokiko Batzarrak, “mugikortasun seguru eta osasungarrirako ohiturak” ekimenagatik (2018); ATTGk bultzatutako MUGI garraio-txartelak (2019); Lurraldebuseko emakume gidariek (2020), ohituraz gizonena izan den gidari-lanbidean 1995.urteaz geroztik bidea ireki duten emakume guztiei egiten zaien aitorpen gisa (2020), eta, joan den urtean, Sahararen Euskadiko Ordezkaritzak (2021), Tindufeko errefuxiatuen eremuan mugikortasunerako eskubidearen alde egiten duen lana aintzat hartuta.
3939