Haur psikiatriaren elkargoaren 60. kongresua Donostian

Gizarte Politikako departamentuak premia bereziak dituzten haurrekin egiten duen lana erakusteko aukera izango dela azpimarratu du Peñak
2016/01/27
2016ko ekainaren 1etik 4ra, Donostian egingo da Espainia Estatuko Haur eta Nerabe Psikiatria Elkartearen 60. Kongresua (AEPNYA). Joaquin Fuentes doktoreak, Poliklinika Gipuzkoako Haur eta Nerabe Psikiatria zerbitzuaren buru, Gautenako ikerketa aholkulari eta 2014ko Donostiako Urrezko Danborrak, zuzenduko du.
Kongresu honen bereizgarri nagusia da, lehen aldiz, Ameriketako Haur eta Nerabe Psikiatria Elkartearekin (AACAP) batera antolatutako ekimena izatea.
AACAP elkartea espezialitate honetako munduko erakunde nagusia da partaideen eta jarduera zientifikoen kopuruei dagokienez, 8.600 kide hain zuzen. Sortu zenez geroztik, 63 urte hauetan ez da inoiz irten Ipar Ameriketatik, beste erakunde batekin elkarlanean, zientzia arloko ekitaldi bat antolatzeko. Horregatik, nabarmentzekoa da AACAP lehen aldiz beste kontinente batera, gure kasuan Europara, zuzentzerakoan Donostia izatea harrera egingo dion hiria.
Nahiz eta ekitaldira joango diren espezialista kopurua zehazteko oraindik goiz izan, haurren buruosasuna lantzen duten 700 aditu baino gehiago espero dira eta horietariko asko emakumeak. Haurren buru-osasuna lantzen duten aditu emakumezkoek presentzia handia dute, horregatik kongresu honetan txostengileen erdia emakumeak izatea espero da. Maite Peña gizarte politikako diputatuak azpimarratu dulotura zuzena dagoela arreta egokirik jasotzen ez duten eta buruko osasun arazoak dituzten haurren artean. Gizarte Politikako departamentuak adin txikikoei arreta egokia bermatzeko lanean segiko duela esan du Peña diputatuak eta bide batez, kongresu honen garrantzia ere azpimarratu du, premia bereziak dituzten adin txikikoekin egindako lana erakusteko aukera eskeiniko duela esan du Gizarte Politikako diputatuak.

1677