Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Haurren eta nerabeen nazioarteko eguna

Haurren eta nerabeen nazioarteko eguna

Haurtxokoak eta Gaztelekuak: Hemen eta orain, ni neu naiz!

2016/01/19

Gipuzkoako haur eta nerabe guztiek dute eskubidea bere herriko udal-Haurtxoko eta udal-Gaztelekuetan haien autonomia garatzeko eta ondo pasatzeko. Zerbitzu hauek haien espazioak dira; bertan lagun berriak ezagutu eta baloreak lantzen dituzte, baita jolastu eta dibertitu ere.

Gipuzkoan 47 haurtxoko eta 44 gazteleku publiko daude. Lurralde osoan aurki daitezke, doakoak eta publikoak dira eta, guztira, 200 hezitzaile baino gehiago ari dira bertan lanean.

Gipuzkoako haurtxoko eta gazteleku publikoek osatzen duten sareak bat egiten du haurren eta nerabeen Nazioarteko Eskubideen Hitzarmenarekin eta, Azaroaren 20a Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna, oinarri hartuta,  adierazi eta agerian jarri nahi dugu gure zerbitzuetako protagonistak direla eta hainbat eskubide bermatzen direla bertan:  diskriminaziorik eza, haurren eta nerabeen interes gorena, bizitzeko, biziraupenerako eta garapenerako eskubidea...

Besteak beste, aniztasuna, berdintasuna, askatasuna eta jolas pedagogikoak ditugu oinarri eguneroko lanean.

Jarraian, Haurren eta Nerabeen Eskubideei Buruzko Hitzarmena kontsulta dezakezu. Gainera, zure herriko haurtxoko edo gaztelekuari buruzko informazioa (kokapena, ordutegiak, harremanetarako datuak, ...) ikus ditzakezu eskubiko koadroan klik eginez.

  

1580