Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea hiriarteko garraio sarea gipuzkoarrak ondoen baloratzen duten zerbitzua da

hiriarteko garraio sarea gipuzkoarrak ondoen baloratzen duten zerbitzua da

Gipuzkoako herritarren iritziaren arabera, Gipuzkoako hiriarteko garraio-sarea da ondoen baloratutako zerbitzu publikoa. Hala ondoriozta daiteke ekainaren hasieran ezagutzera eman zen ETBk egindako FOCUS inkestatik.

2017/06/06
Lurraldebus, el servicio más valorado por los guipuzcoanos

Inkesta horren arabera, hiriarteko garraioa —10etik 7 puntu lortuz— gizarte-zerbitzuen, hondakinen bilketa eta tratamenduaren, errepide-sarearen edo ekonomia- eta lan-sustapenaren aurretik kokatzen da.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia sozialista pozik agertu da gipuzkoarrek garraio publikoko hiriarteko zerbitzuaren inguruan egiten duten balorazioarekin. Diputatuaren iritziz "hiriarteko garraio publikoa pixkanaka hobetzen ari gara, zerbitzu berriak, linea berriak eta informazio hobea eskainiz. Era horretan, herritarrek euren autoak etxean uztera animatzeko behar bezain erakargarria bihurtu nahi dugu garraio kolektiboa”.  

  

1713