Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Hiru dira Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziora aurkeztu diren UTEak

Hiru dira Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lizitaziora aurkeztu diren UTEak

Jose Ignacio Asensio: “Gipuzkoako Ingurumen Guneak ingurumen bermerik handiena izango du eta Europako herrialde garatuenetan ezarritako irtenbideen homologagarri izango da”

2016/10/28

Erraustegiaren inpaktu sozio-ekonomiko eta ingurumenekoei buruz egindako azterlanak, 180 lanpostu baino gehiagoren sorrera aurreikusten du eta 45.000 etxebizitzarentzako energiaren sorrera.

Gipuzkoako energian 220.000 euroko aurreztea posible egingo du eta urtean 94.000 tona dioxido karbono isurtzea saihestuko du.

Jose Ignacio Asensio, Ingurumen Diputatuak, aditzera eman du Gipuzkoako Ingurumen Gunea 1. Fasearen eraikuntza eta kudeaketa lizitazioaren lehiaketara hiru eskaintza aurkeztu direla.

Hauek izan dira eskaintzak:

  • Construcciónes y Promociones Balzola, S.A; Valoriza Servicios Medioambientales, S.A; Valoriza Gestión, S.A
  • Meridiam Investments SAS; Urbaser S.A; Altuna y Uria S.A; Construcciones Moyua S.L; Construcciones Murias S.A; LKS Ingeniería S.COOP
  • Fomento Construcciones y Contratas y Sartech Engineering

Asensiok adierazi du aurkeztutako eskaintzek hondakinen kudeaketaren alorrean enpresa garatuenen interesa baieztatzen dutela, Gipuzkoako azpiegituren garapenean parte hartzeko eta zehazki, GIG-1rako aurreikusitako azpiegituretan. “Eskaintzak aurkeztu dituzten enpresen garrantzia eta esperientziari esker teknologia hoberenak erabili ahal izango dira. Proiektuak ingurumen bermerik handienak izango ditu eta Europako herrialde garatuenek dituzten irtenbideak”. Halaber, positiboki baloratu du tokiko enpresen presentzia lizitazioan parte hartzen duten taldeetan: “Tokiko enpresen presentzia garrantzitsua da, izan ere, inbertsioa Gipuzkoara itzultzea posible egiten baitu, aberastasuna eta lanpostuak sortuz”.

Honen harira, Ingurumen Diputatua, GIGak sozio-ekonomikoki eta ingurumenari begira izango duen inpaktu positiboari buruz aritu da, eta gai honen inguruan energian espezializatuta dagoen G-advisory (Garrigues taldea) Aholkularitzak egindako azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu.

Gipuzkoako Ingurumen Gunea abian jartzeko, 212 milioi euroko hasierako inbertsioa beharrezkoa da eta 6 milioi euro inguru urteroko inbertsioa ekipoak mantendu eta berritzeko. Ustiapen gastuak 15 milioi eurokoak izango dira, %15a langileen gastuak direla eta.

Erraustegiak 80 zuzeneko lanpostu sortuko ditu urtean  eta zeharka eta induzitutako 108 lanpostu. Denetara beraz, 188 lanpostu. Lanpostu hauek Kualifikazio handiko lanpostuak izango dira eta hori onuragarria izango da langileentzat Euskadik duen maila teknologiko handia kontutan izanik. Soldatak  bai zuzenak eta bai zeharkakoak 3,9 milioi/urtean suposatuko dute.

Ingurumen Guneak sortuko duen energia elektrikoa urteko 160.000 megawatiokoa izango da, 45.000 etxetako eta 120.000 pertsonaren beharrak betetzeko nahikoa.

Guneak hainbat aurrezpen sortuko ditu kontzeptu hauek direla eta:

  • Iturri berriztagarrien bitartez elektrizitatea sortzea, energia hori prezio merke batean eskainiz eta, ondorioz, elektrizitate prezio marjinalak merkeagoak ezarriz.
  • Elektrizitatea sortzeko erregai fosilen inportazioa murriztearen ondorioz
  • Isurketa eskubideen erosketa kostuak murriztuz.

Guneak kontzeptu horiengatik lortuko dituen aurrezpenak urteko 220.000 eurokoak izango dira

Balorazio Energetikoko planta modernoek, oro har, eta Zubietakoak, bereziki, atmosferara egiten dituzten isurketen kontrolari dagokionez, azterketak dioenaren arabera, Administrazioarentzat errazago da balorazio energetikoko instalazioetan (isurketen kontrola)  ingurumen araudia betetzen dela egiaztatzea zabortegietan baino (lixibatuen ihesen kontrola). Gainera, ingurumen legedia murriztaileagoa da industria arloko bestelako jardueretarako baino, beharrezko isurketen gehieneko mugak industria askotakoen azpitik baitaude.

Hondakinak zabortegira eramateak balorazio energetikoak baino %53 emisio bruto eta  %175 emisio neto gehiago sortarazten du. Zabortegiek, urtean 11 milio CO2 tona isurtzen dute, hau da errasutegi batek baino 19 aldiz gehiago. Planta berriarekin 94.000 CO2 tona gutxiago emitituko da eta kontrola etengabea eta zorrotzagoa izango da.

Txostenaren beste ondorio bat da balorizazio energetikoak birziklatzearekin eta konpostajearekin duen harreman zuzena. Hala baieztatzen dute ingurumena arloan aurreratuenak diren herriek erraustegiak eduki arren euren birziklatze tasak handiak baitira.

“Europar Batasunak, Espainiak, Euskadik eta Gipuzkoak hiri-hondakinei dagokionez anbizio handiko helburu lotesleak ezarri dituzte eta instalazio berriak ezarritako helburu horiek lortzeko lagungarri izango da”, esan du Asensiok. 

  

1619